lunes, 29 de julio de 2024

Umako toponimoa

Toponimo honi buruzko informazio guztia Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburutik jasoa da, bertan bi Umako agertzen dira, lehenengoa itxi bat, gaztelaniaz cerrado, izendatzeko erabilia, 858. or.:

Hurrengo orrialdekoa da Umako izeneko aurkintza edo lekua, 859. or.:
Azkenik, hiru toponimo eratorri daude, Umakoaundi, Umakoko iturria eta Umakotxiki, 859. or.:
Lekukoak ez dira zaharrak, 1831. urteko Umaco, Humaco, gutxi batzuetan Unaco agertzen da, baina kontua izanik lekuko zaharrenak eta gehienak, ez litzateke haintzat hartzekoa etimologia egiteko. Beraz, aztertzeko dagoen izena Umako da eta blog honetan behin baino gehiagotan agertu da Uma antroponimo emakumezkoa, Umagortazarra toponimoan bezala. Bide batez, Umaren oso lekuko zaharra dago Becerro Galicano izeneko bilduman, Donemiliaga Kukulako kartularioan agertzen delako, 1. agirian, 759. urtekoan:
Maria, hic roboravi; Amunna, hic roboravi; Monnia, hic roboravi; Eilo, hic roboravi; Donna, hic roboravi; Scemena, hic roboravi; Umma, hic roboravi; Munnoza, hic roboravi [..]
Toponimoa, baina ez da Uma, Umako baizik eta azken elementu hori -ko atzizki txikigarria izan daiteke, toponimian zein antroponimian ezaguna, Perukonekoa toponimoan, esaterako, Peruko antroponimoa dago, Peru eta -ko atzizkiaz osatua. Beraz, Hondarribiko toponimoan *Umako antroponimo txikigarria genuke, ezezaguna baina dituen elementuak aski ezagunak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario