Belarroa da Etxebarriko baserri bat, egun aurriak baino ez daude. Toponimo eratorria du, Belarrotxabolaldea basoa. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da, Belarroa (1704).
Mende bat zaharragoak diren lekukoak aurkitu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Toponimoa, deitura bihurturik, erabili zen mende batzuetan:
Toponimoa, beraz, aski zaharra da eta ez du aldaerarik erakutsi. Etimologiari dagokionez, normala da uste izatea hasieran
belar izena dagoela,
Auñamendi Eusko Entziklopediaren
Belarro sarreran egiten duten bezala. Baina sartaldeko euskaran
bedar aldaera ohikoa da, baita
berar ere. Gainera, azken elementua azaldu gabe geratu da, bukaerako
-a artikulua izan daiteke. Oinarria
belar ez bada, antzeko hitz bat izan daiteke, beharbada
bele hegazti izena,
bela- eratorpen aldaera erabiliz. Hala bazen, bigarren elementua
arro izena ongi egokituko litzateke. Beraz,
bela- 'bele' +
arro +
-a, "Beleen arroa".
No hay comentarios:
Publicar un comentario