Larrako izeneko aurkintza bat zegoen Mungian, Bizkaian. Mungiako herri ondarea (toponimia) liburutik jaso dira lekukoak, guztiak XX. mendekoak, 1115. or.:
Toponimoak ez du zailtasun handirik, oinarrian
larra dago,
larre hedatuagoaren sartaldeko aldaera,
-e >
-a bilakaera jaso duena. Fenomeno hori hitz batzuetan gertatzen da,
laba :
labe,
larra :
larre, beste batzuen artean. Azken elementua ezohikoagoa da,
-ko atzizki txikigarria, antza. Atzizki hori batzuetan erabiltzen zen antroponimian, hipokoristikoak sortzeko, horrela,
Perukonekoa toponimoan
Peruko antroponimoa dago,
Peru 'Petri' antroponimoari
-ko atzizki txikigarria erantsi zaio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario