Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa den Relación toponímica general de Galdácano lanekoa:
Calbarco: Heredad de Eguía.Toponimo honen lekuko bakarra dago, eta berankorra. Horrek analisiari ziurtasuna kentzen dio baina dagoen lekuko hori aztertu daiteke eta gertatu diren aldaketak azalduko dira.
Toponimo honetan antroponimo hipokoristiko bat genuke, bukaeran -ko atzizki txikigarria eta oinarrian Galbarra antroponimoa litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.Antroponimoa *Galbarko bezala sortuko zen eta gero, beharbada toponimoa sortu ondoren herskari asimilazioa izan zen, *Galbarko > Kalbarko.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.
I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Galbarra antroponimoa aipatua izan da blog honetan, Galbarrategi toponimoaren oinarria delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario