Markosena da Gamiz-fikako baserri bat. Gainera, Elorrioko Zearsoloazpikoa baserriaren beste izena Markosena da. Azken honen lekuko zahar bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Marcosena [N, TO]Hauetaz gain, aipatutako liburuan beste Markosena bat dago, Plentzian:
Marcosena (la caseria de) [San_Bartolome_de_Miota (cofradia de)], Elorrio, a.1796, FogVizcayaMs.
Marcosena [N, TO]Markosenea, aldiz, Gipuzkoan agertzen da, Hondarribian baserri bat da eta Donostian baserria eta etxea zen, egun etxea desagertua da eta baserriaren aurriak baino ez dira. Hondarribiko toponimoaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
Marcosena (la casa de) [Artecalle (calle de)], Plencia, a.1796, FogVizcayaMs.
MARKOSENEA (col.) Arkolla ballara, HondarribiaIzendegi ofizialeko beste lekuko bat zaharragoa da, XIX. mendearen erdialdeko Marcosenea (1857).
Donostiako toponimoetarako lekukotza handiagoa dago Donostiako toponimia izeneko bilketa lanean:
MARKOSENEA: Marcosene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marcosenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marcosene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marcosene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marcoséne (15) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Marcoséne (25) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Marcosene (1864, Casa de labor, N.P.G., 68 orr.); Markosene (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, M.Toponimo hauek guztiek elementu berberak dituzte, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian Markos antroponimoa. Markos toponimoaren sarreran antroponimo honen informazio gehiago dago.
Donostiako toponimia: Marcosenea (1862, cantera, D.U.A. A-10-II-70-1).
Donostiako toponimia: MARKOSENEA: Markosene (1989, D.U.T.B.). 64-6-2, m. H-1.
No hay comentarios:
Publicar un comentario