viernes, 1 de octubre de 2021

Txankarrenea toponimoa

 Toponimo honetaz eskuratutako informazio guztia Donostiako toponimia lanetik jaso da:

*TXANKARRENEA: Chancarrenea (1814-1851, O.P.A., H-622, 13 v.), Chancarraenea/ Chacarrenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Chancarrene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chandarenene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chancarréne (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chancarrene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txankarrene, Txankarre (1989, D.U.T.B.). 64-6-1, m.
Toponimoa nahiko egonkorra izan da eta horrek analisia errazten du. Beste etxe izen askotan bezala, bukaera aldean -(r)en + -a daude, ohikoak jabetza adierazteko. Oinarriko hitza interesgarriagoa da, txankar:
txankar.
"Hombre de pierna larga" Zubk Ond.
Hitzak oso lekukotza urria du, bat bakarra eta oso berankorra, XX. mendearen bukaera aldekoa delako. Hala ere, hitza ez dago bakarturik, zangar, zankar bezala ere ezaguna eta zango ezagunagoarekin lotua. Beraz, zankar aldaeratik txankar sortuko zen, z- > tx- bilakaera erabiliz. Onomastikan oso ohikoa da hipokoristikoak sortzeko, horrela, Txeru toponimoan Txeru antroponimoa izango zen, Peru izenetik sortua.
Txankarrenea toponimoan txankar izengoitia izango zen eta horrek atzeratuko luke hitz horren lehenengo agerpena, XX. mendearen bukaeratik XIX. mende hasieraraino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario