Zornotzako baserrien artean bada Txeru izenekoa. Lekuko oso gutxi baditu, zaharrena Cheru (1871) litzateke.
Toponimoak, bere laburtasunean, antroponimo hipokoristiko bat du, beste gehiagorik ez, Peru izenaren hipokoristikoa, hain zuzen. Txeruren gaineko informazioa badago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 64. or.:
Peru, Peruko, Perute -> Txeru, Txeruko, Txerute: Cheru de Elorregui (Arra., 1511; Le. & G., 1998: 89), Cheru de Olaçabarren (Zeg., 1516, Po., 2001, 43, 239. or.), Cheru, Cheruco (Aramaio, Del Valle, 1934: 192-193 eta NVP, 585. Ikus orobat Knörr, 1998: 223)...Txeru izenaren aldaketa bakarra, txikitasuna adierazteko, hasierako herskariaren ordezkatzea izan da, afrikatu batekin, p- > tx-, bilakaera bera badago blog honetan aztertutako Txasparrena toponimoan, Gaspar > *Txaspar, kasu honetan herskaria belarea zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario