miércoles, 6 de abril de 2022

Onado toponimoa

Toponimo hau behin agertzen da, Erdi Aroan, eta Arabako erdialdean zegoen. Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan dago aipatutako lekukoa, B24 izeneko agirian, 1493. urtean:

E dende arriba, carrera derecho, fasta el mojon e termino de Onado.
Lekuko bakarra izanik, zalantzarako lekua dago, gainera, toponimoa ez da batere argia eta, zerbait esateko, euskaratik aztertzea zaila ematen du.
Onado, dagoen bezala, iluna bada ere, aldaketa baten ondorengotzat hartuz gero, emaitza argiagoa izan daiteke. Dirudienez, horzkari disimilazio bat gertatu zen: hasieran bi izango ziren eta ondoren bat galdu zen, hasierakoa: *Donado > Onado. Bilakaera hori gertatu zen blog honetan aztertutako Emandasoro toponimoan, oinarrian demanda izango zelako.
Euskaraz bazen donado hitza, ez oso ezaguna, baina erabilera izan duena:
donado.
1. (AN-ulz, B, BN-baig; VocBN , Hb, Dv, H), donadu (L, BN, R; Aq (AN), Añ (AN)). Ref.: A (donadu); EI 70; Iz Ulz ; Satr CEEN 1968, 189; Izeta BHizt.
Soltero; solterón. "Célibe" Aq 1107. "Celibato" Añ s.v. casandero. En Oroz Betelu, hijo soltero que se queda trabajando en la casa paterna (VocNav). "Donado hoiek ederki bizi dire" Izeta BHizt.
Tr. Documentado en autores septentrionales desde finales del s. XIX; al Sur lo hallamos en algún texto alto-navarro y en Aresti.
[...]
2. "Laïc qui s'est donné à un couvent ou une Église, et s'est obligé à continence" H.
Hitza jatorrian erdarazkoa zen, partizipio bat, donar -> donado. Euskarara mailegatua izan zen, baina lekukoak sortaldekoak dira, nafarrak eta Ipar Euskal Herrikoak. Hori, dena den, ez da oztopo gaindiezina, gainera, hitz horrek bigarren adiera ere bazuen, gaztelaniazko nagusia dena, donado hitzaren esanahia:
1. m. y f. Persona que, previas fórmulas rituales, ha entrado por sirviente en una orden o congregación religiosa.
Ziurrenik, toponimoa izendatzeko jabearen izengoitia hartuko zen. Ezin jakin zergatik hartu zuen izen hori, baina beharrezkoa den aldaketa, txikia izanez gain, erabat ezezaguna ez da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario