lunes, 26 de febrero de 2024

Basanko toponimoa

 Basanko da Zuiako aurkintza bat eta Iruña Okako erreka bat. XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BASANCO, término de Domaiquia.
Toponimoak bi elementu izango zituen, oinarrian basa-, baso izenaren eratorpen aldaera. Askotan basa- aurrizkia erabili da basatiren sinonimotzat, basakatu, basurde, basaurde aldaera osoagoaren laburketa.
Interesgarriena azken elementua da, -nko atzizki txikigarria delako, Otsanko antroponimoan dagoena. Askoz ezagunagoa da herskari ahostuna duena aldaera, -ngo atzizkia, Otsango antroponimoan dagoena. Bietatik -nko zaharrena litzateke, -nko > -ngo bilakaera gertatu delako. Atzizkiaren aldaera zaharrena bazter eremuetan gorde egin zen, sortaldean zein sartaldean eta Arabako toponimoak azken eremu horretan kokatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario