viernes, 19 de septiembre de 2025

Isabeltxo toponimoa

 Donostiako toponimo honek lekuko bakarra du, XIX. medea erdialdekoa, Donostiako toponimia lanean jasoa: Ysabelcho (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).
Toponimoan antroponimo huts bat dago, Isabeltxo, Hau hipokoristikoa da, oinarrian Isabel antroponimoa dago eta bukaeran -txo atzizki txikigarria. Horrela agertzen da P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 215. or.:

Isabeltxo, Ixabeltxo (Isabel, Ixabel): Ixábeltxò (Lei.); Goizuetako Isabelchonea etxe izenean Isabeltxo dago (XIX. m., Her., 1978: 78).
Isabel antroponimoa nahiko ezaguna zen Donostian, izan ere, hiri berean dago Isabeletxe toponimoa, Isabel eta etxe elementuz osatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario