miércoles, 17 de septiembre de 2025

Isabeletxe toponimoa

 Isabeletxe da Donostiako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Isabel-Etxe (1992), Isabeletxe (1993)... Beste izen bat ere badu, Auzokalte, Axukalte... Donostiako toponimia izenburuko bilketa lanean lekuko gehiago eta zaharragoak daude:

ISABELETXE: Ysabel eche (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Isabel-eche (129) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Isabeleche (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.), Isabeleche (1939, caserío, A.I., 36 orr.), Isabel-eche (1960, puerto de, U.P.D., 24 orr.); Isabeletxe, Auzokalte, Axukalte, Auxokalte, Axokalte, Atxukalde, (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, m. I-4.
XX. mendeko beste lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ISABELETXE (col.)
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran etxe hitza eta oinarrian antroponimo bat, Isabel, emakumezkoa. Eliza kristauaren eraginez hedatutako izena da hau, Erdi Arotik ezaguna euskal lurretan.
Toponimo honen horrelako egitura, PI + etxe, ez da oso arrunta, baina lekukoak badaude, Lopetxe eta Lopetxea toponimoak bezala, lehena Markina-Xemeingoa da eta bestea Errenteriakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario