miércoles, 13 de mayo de 2026

Azkanobieta toponimoa

 Azkanobieta zen Urdazubiko toponimo bat, lekuko bakar batez ezaguna:

Azcanobieta
Bustaliza del monasterio
    Izaera: toponimoa
    Kokalekua: Urdazubi
    Data: 1780 [1443]
    Gaia: Memorialak
    Dokumentua: Memorial ajustado hecho en virtud de decreto de la Camara sobre la pertenencia en propiedad del dominio territorial y solariego de los términos de Urdax (Madrid, 1780)
    Bilduma: Archivo del Ayuntamiento de Baztan
    Oharrak: Carpeta "Monasterio de Vrdax -2". Impreso de 86 páginas numeradas sólo en anverso
Jatorrizko agiria XV. mendekoa zen baina hori ez da, antza, gure egunetaraino heldu eta bere ezagutza XVIII. mendeko kopia batekoa da. Horrek ziurtasuna apaltzen dio eskura dugun lekukoari. Hala ere, aukera dago azterketa egiteko. Gainera, toponimoak antz handia du blog honetan aztertutako Azkonabi eta Azkonabieta toponimoekin. Toponimoek bi elementu lituzkete, azkon eta hobi eta, Azkonabieta toponimoan -eta atzizkia. Egitura bera izango luke Azkanobieta toponimoak, ezberdintasun bakarra bokalen hurrenkera litzateke, batean a-a-o eta bestean a-o-a. Bide batez, Azkonabieta aztertzean Azkonobieta ere aipatu genuen eta horrek esan nahi du bokal talde horretan erraza zen ezberdintasunak agertzea. Gainera, aipatutako sarreran adierazi zen bezala, egun azkonar edo aldaeraren bat erabiltzen bada ere, lehenago azkon izango zen hitz ohikoa eta azkonar berrikuntza sartuko zen toponimoak eratu ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario