Arabako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mende hasierakoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
PATERNASOLOA, 1704, labrantío de Argandoña.Toponimoak bi elementu izango zituen, artikulua zenbatu gabe, bukaeran solo izena, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera eta Paterna antroponimo emakumezkoa, Paternarana toponimoan ere dagoena. Interesgarria da eremu ez handi batean Paterna edo Padernarekin sortutako hiru toponimo aurkitzea: Paternarana, Paternasoloa eta Valdepaderna, azken hau erromantzezkoa. Honek erakutsiko luke eremu horren antroponimo horrek izan zuen bizitasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario