lunes, 19 de septiembre de 2022

Valdepaderna toponimoa

 Valdepaderna da Oiongo erreka-zuloa, sakana.
Toponimoa erdaraz sortua da eta hiru elementu ditu, val-, valle 'haran' hitzaren laburketa, de preposizioa eta Paterna antroponimoa. Blog honetan bada beste izen bat egitura bera duena, Valdemollina toponimoa, honetan Moñina antroponimoarekin egina.
Mikel Belaskok, Paternain toponimoari buruzko sarreran, zerrendatzen ditu antroponimo honekin sortutako toponimoak:

Menéndez Pidal cita un numeroso grupo de nombres de localidades en los que forma parte el citado nombre de persona [Paternus]: Paternoy y Paternué (Huesca), Villapadierna (León), Padierna (Asturias), Paderna (Lugo), Paterna (Almería, Huelva, Cádiz, Albacete), Padierno (Salamanca), Padiernos (Salamanca, Ávila), Paderne (Oviedo y Galicia, varios), Padiérníga (Santander), Trespaderne (Burgos) y Maderne (Santander). En Francia se encuentran Padern (Paternum en 805) y Pernes (Paternis 994) con el mismo origen.

Arabako toponimoaren kasuan Paterna emakumezko antroponimotik sortua da, bokalarteko herskariaren ahostuntzea gertatu dela, gaztelaniaz ohikoa dena.

Eguneraketa (2024-11-29):
Sarreran ez da lekuko zaharrik eman baina Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan bada XVII. mendearen bukaerakoa izan daitekeen lekuko bat:

BALDEPADIERNA, 1697, labrantío de Labraza.
Oion eta Labraza herri mugakideak dira eta, beraz, ziurrenik toponimoaren lekuko zaharra da. Ezberdintasun bakarra dago, oraingoak /e/ duen bitartean, bestean /ie/ diptongoa dago. Hori ez da arazoa, Mikel Belaskok zerrendatzen dituen toponimoen artean diptongo bera dagoelako, Villapadierna toponimoan bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario