Paternarana da Artatzako aurkintza bat, Nafarroan. Toponimo ez da aldatu azken 300 urtetan, lekuko zaharrenak erakusten duen bezala, XVII. mende bukaerakoa dela:
patternarana (1693)Web orrian ere informazio etimologikoa dago, Paternain toponimoarekin lotuz. Bigarren elementua haran litzateke, artikulua zenbatu gabe. Antroponimoa ez litzateke Paternus, Paternain toponimoan izan daitekeena, Paterna baizik, bere emakumezko aldaera, Valdepaderna toponimoan dagoen bera, baina erromantzeko aldaera dena, bokalarteko /d/ herskariak erakusten duen bezala. Gainera, azken hau izan daiteke Paternaranaren erdal itzulpena, hasierako val- hori valle da, euskaraz haran dena.
patternarana (1764)
paternarana (1994)
No hay comentarios:
Publicar un comentario