miércoles, 3 de agosto de 2022

Antxumaitz toponimoa

Antxumaitz da Oñatiko irtenbide bat.
Lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina toponimoan aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, erraz analizatzekoa da. Toponimoak bi elementu lituzke, antxume eta haitz.
Antxumea da ahuntzaren kumea. Hitzean aldaketa batzuk gertatu dira, hasierako diptongoa soildu da eta afrikatua aldatu da, beharbada esanahiari txikigarritasuna eransteko.
Hala izan bada, geratzen da jakiteko izendapenaren arrazoia, eta horretan, beharbada, oñatiarrek ideiaren bat izan dezakete, nahiz eta batzuetan egun dauden interpretazioak ez diren nahita nahi ez aspaldian izena eman ziotenenekin bat etorri behar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario