viernes, 5 de septiembre de 2025

Ermentaritegi toponimoa

 Ermentaritegi deitura erabilia izan zen Gipuzkoan XVII. mendearen hasieran eta horrela agertzen da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztira bost lekuko aurkitu dira, eta hiru lekuko Elduaingoak direnez, toponimoa inguru horretakoa izango zen:

Lekuko horiekin nahiko da etimologia ematekoa, bi elementuz osaturik dago, bigarrena -tegi atzizkia da eta oinarrian errementari hitza dago, ermentari aldaera laburtua erabiliz. Hitz honen sarreran aldaera hori aipatzen da:
Tr. Documentado exclusivamente en textos meridionales desde principios del s. XVIII. La forma ermentari se encuentra s lo en Iztueta; hallamos un ej. de rementari en Mendaro Txirristaka (443). 
Hitzaren lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa denez, mende bat inguru aurreratzen da hitz honen lekukotza, eta ermentari aldaerari dagokionez, beste mende bat baino gehiago.
Deituraren grafiari dagokionez, hasierako <h> hori gaztelaniazko herramienta hitzetik kopiatua da, hitza mailegatu zen eta -ari lanbide atzizkia ezarriz, errementari sortu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario