Askasibar izeneko baserriak badaude Bergaran eta Arrasaten, herri mugakideak direnak. Arrasateko toponimoaren lekuko zaharrena XV. mendekoa da, beraz, toponimo goiztiarra da. Arrasateko toponimia liburuan badira toponimo honen lekuko zahar eta berri, 219. or.:
Toponimoa ez da aldatu azken mendeetan, nahiz eta aldaketa gutxi batzuk izan txistukarietan, sartaldeko euskaran gertatutako neutralizazioagatik.
Etimologia emateko orduan, argi dago azken zatia ibar dela, hitz ezaguna. Hasierakoa ilunagoa da, aldaketa txiki bat gertatu delako, rz > s, hain zuzen. Aldaketa bera Ibaseta toponimoan izan zen, jatorriz *Ibarzeta izango zelako. Askasibar toponimoan, aldiz, *Askarzibar zaharragoa izango zen jatorrizkoa, azkar + -tza + ibar elementuak banaturik.
Azkar zuhaitz izena da, eta toponimian ondorengo ugari utziak ditu. Orotariko Euskal Hiztegiko hitz honen sarrera:
azkar. (V-m-gip; Dv (V)), azkarro (G-goi), askar (V-gip; Lcq 62, A, que cita msLond). Ref.: A; AEF 1955, 72; Iz ArOñ (askar); Elexp Berg .Askasibar sortzean gerta liteke asimilazioa jasatea, hau da, jatorriz *Azkasibar izan eta ondoren bi txistukariak berdindu ziren. Dena den, ez dago horrelako lekukorik.
Arce. Cf. LzG: "azcarro, árbol; arce"; "ascarrio, árbol; arce (LC Lopidana, hacia 1800, vienen varios años en que se rematan suertes de ascarrios)";"puedan podar para hoja los azcarros" (OM San Vicente Arana, 1667)". v. astigar.
Eukalitus, azkar [...] eta urretxak. (1918) ForuAB137. Azkarrak, alboan, / berderik zeunkazan. Gand Elorri 126.
No hay comentarios:
Publicar un comentario