viernes, 15 de enero de 2021

Uarkape toponimoa

 Arrasateko toponimo honek bost mende inguru bete ditu. Lekuko ugari utzi ditu Arrasateko toponimia liburuko 82. orrialdean:

Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, adierazgarria da Ugarkape, hasperen zaharraren lekuan /g/ belarea dagoelako, hau oso arrunta ur hitzetik sortutako izenetan, Ugarte toponimo oso hedatuan bezala. Ugerkape aldaeran, aldiz, u-a > u-e bokal asimilazioa gertatu da, fenomeno ohikoa euskal eremu askotan.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, uharka hitz ezaguna, hemen presa esanahia duena, toponimoaren hainbat lekukotan hitz bera erabiltzen dute toponimorako. Azken elementua -pe atzizkia genuke, behe hitzetik sortua.
Hitza ez du lekukotza handirik lortu, baina toponimian aztarrena utzi zuen, esaterako, blog honetan aztertutako Guarka toponimoan.
Arrasateko toponimoaren bitartez uharka hitzaren lehenengo agerpena mende batzuk aurreratu ahal da, toponimoaren esanahiaren lehenengoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, 1746. urtekoa litzateke, eta Arrasateko toponimoaren lehenengo lekukoa 1462. urtekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario