Guarka toponimoa Arabakoa da, han bi aldiz agertzen da. Bata, Asparrenako aurkintza da eta bestea, Donemiliagako alorra, soroa da.
Lekuko zaharrik ez dago, baina analisia nahiko gardena litzateke. Aldaketa bakarra gertatuko zen bi toponimoetan, *Uarka > Guarka. Fenomeno bera gertatu da gaztelaniazko hitz batzuekin: güerta 'huerta', güevo 'huevo'...
Toponimoaren jatorria uharka hitza litzateke, ur + arka hitzetatik sortua, baina erdal eragina jaso duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario