Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, muga horretatik eta Udalaitz menditik hurbil.
Euskaltzaindiaren EODA datutegian badira Intxorta toponimoaren lekuko zahar batzuk:
ynsorta (1768-1862)Bilakaera ikusten da XVIII. mendekoen eta hurrengo mendekoen artean, zaharretan <s> zena, besteetan <ch> da, afrikatua dela adieraziz. Horrela da egun ere, <tx> erabiliz.
insorta (1780)
[...]
ynchorta - (1862)
ynchorta, porcion de monte (1862)
Lekuko zaharren web-gune berean analisi etimologiko bat ere bada, XIX. mendearen bigarren erdikoa, Luchaireren Remarques sur les noms de lieux du Pays Basque: Extrait du compte-rendu des travaux du Congrès Scientifique de France (1874) lanean jarria:
2º. Affixes commençant par une consonne [...] II. DENTALES [...] Da, ta. Affixe qui indique comme aga, la quantité, l'abondance et aussi la situation: Inzor-ta (Gip.), montagne "lieu planté de noyers". Cf. les Noyers et les Nogaret ou Nougarède du Nord et du Midi de la France; Elos-ta (Nav.), montagne "lieu abondant en neige". Remarquons ici que devant la dentale, le r d'elur "neige" s'est transformé en s; phénomène qui se reproduit dans Sagas-ta (Bisc.) pr. Sagar-ta "la Pommeraie"; Ur-un-da (Gip.), rivière "lieu de la bonne eau"; Irur-i-ta (Nav.), village du val de Baztan "localité de la vallée" (observer ici l'i épenthétique), etc. Peut-être doit-on considérer da, ta, comme une abréviation de l'affixe de pluralité eta [C'est l'avis de M. Vinson, Cf. Van Eys. Dict. B.-Fr. vº Eta]Funtsean, arrazoia du, baina bada iruzkintzekorik. Luchairek adierazten duen bezala, intxaur + -eta egitura dago, bi elementuak oso ezagunak dira, baina aldaketak batzuk gertatu dira. Oinarriko diptongoa aldatu da, au > o gertatuz, horixe gertatu zitzaion handik hurbil dagoen Intxuzabal toponimoari, lekuko zaharrenetan Inçorçabal (1541, 1543) bezala dagoena. Beste aldaketa atzizkiaren lehenengo bokalari dagokio, -ta ez litzateke -eta atzizkiaren aldaera, ez behintzat Luchairek aurkezten duen bezala. Dirudienez, toponimoa hasieran *Intsaurreta izan zitekeen, ondoren monoptongazioa gertatu eta *Intsorreta sortuko zen, eta orduan hirugarren silabaren bokala galdu zen, beharbada azentuaren indarragatik. Azentua bigarren silaban izango zen eta horren eraginez hurrengo silabaren bokala galdu zen, baita silaba bera ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario