Garrastatxu da Amurrioko hegala, mazela eta bertan bada Garrastatxuko Andra Mari Pietatea baseliza. Gainera, Okondoko baserria ere bada. Azken honen lekukoak XVIII. mendean hasten dira: Garrastachu (1722), Garrastachu (1877), Garrastachu (1989).
Amurrioko baselizaren lekukoak XVI. mendean hasten dira, baina biltzaileak grafia eguneratu zuen: San(t) Pedro de Garrastatxu (1574), Santa Maria de Garrastatxu (1574). Nahiz eta izenen lekukoak aldatu, jakin dezakegu toponimoa XVI. mendean bazela, egun duen, ziurrenik, ahoskapen berarekin.
XX. mende erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
GARRASTACHU, caserío y monte de Barambio. Caserío de Oquendo.Toponimoek bi elementu lituzkete, bukaeran -txu atzizki txikigarria eta oinarrian garrazta hitza, Garrasta toponimoetan bezala. Aipatutako atzizki txikigarriaren ordez egokiagoa litzateke -tsu atzizkia izatea, baina egun <ts> idazten dena garai zaharretan <s> bezala agertzen zen gehienetan. Dirudienez, ez dago <Garrastasu> bezalako lekukorik, horrelakoren batek adieraz lezake toponimoaren atzizkia ez dela aipatutako -txu.
Azken ohar bat, oraingoan oinarriaz, Garrasta toponimoen sarreran adierazi genuen hitza garrasta izan zela, kontuan hartuz lekuko toponimiko guztiak eta hiztegiko gehienak, Garrastatxu toponimoaren lekuko guztietan ere gertaera bera agertzen da, <s> idatzia dago eta ez <z>.
No hay comentarios:
Publicar un comentario