Garrasta da Araban zein Bizkaian dagoen toponimoa. Azken honetan, Arankudiaga-Zollon, Garrasta mendi-adarra dago. Araban hedatuago dago, aurkintza da Gasteizen, Iruña Okan eta Zigoitian. Kuartangon, aldiz, erreka-zuloa, sakana da. Iruña Okako toponimoak lekuko zaharrena du, 1706. urtean, Garrasta.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan baten bat aipatua da eta XVIII. mendeko lekuko batzuk gehiago daude:
GARRASTA, término de Martioda. 1759, labrantío de Guillarte. 1706, labrantío de Trespuentes. Término de OtazuToponimo hauetan, antza, hitz bakarra dago, garrazta:
1 garrazta.Hitz bera bada, toponimoetako txistukaria beti dago idatzita modu berean, txistukari apikarirako erabiltzen den grafia. Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko gehienak nahiko berriak dira, XX. mendekoak eta haietako ugaritan <s> agertzen da, baita Añibarroren lekukoan ere: garrastea, bukaera artikulua eranstean bokal disimilazioa gertatu da: aa > ea.
1. (V-ger-ple-arr-oroz ap. A; Dgs-Lar 12), garrasta.
"Arbol bravío, de mediana edad" A.
Garrazta baxen andija zen bere gorputza. BAizk Ipuin 6 (ap. DRA). Baso barruan dago bere etxea, iru areitz-garrasten azpian. EEs 1924, 207. Garrazta baten ondoan, inoiz inausi bagako zugatz andi baten ondoan. A EY II 324. Aretx garrasta edo tantai-mando itzelez basoak beterik. Akes Ipiñ 8. Tantai edo garrastak bakarrik geratuten zireala gatx ori barik. Ib. 25 (34 garrazta).
"Mayo, el árbol que ponen los mozos: (c.) maiatz aretxa; (V) garrastea" Añ.
2. "(V-ple), punta de arbusto, que a falta de hoja, se da de alimento al ganado" A.
3. "(V-oroz ?), la viga central del tejado" A.
Hitza euskararen bazter-eremukoa da eta badirudi lotura duela gaztelaniazko carrasca izenarekin, hain zuzen:
carrasca1
De una raíz prerromana karr-.
1. f. Encina, generalmente pequeña, o mata de ella.
No hay comentarios:
Publicar un comentario