Zaldibizkar da Mendatako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XVIII. menderaino heltzen dira: Zaldivizcar (1704, 1796), Zaldibizcar (1798)... Geroko lekukoak berdintsuak dira eta ez dute informazio gehigarririk.
Toponimoa deitura ere bada eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mendearen erdialdetik lekukoak badira:
miércoles, 4 de marzo de 2026
Zaldibizkar toponimoa
lunes, 2 de marzo de 2026
Olagizongoa toponimoa
Olagizongoa zen Eibarko etxe bat, egun desagertua. Izendegi ofizialean ez dago lekuko zaharrik baina izena argia da erabat eta, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, etimologia arazo gabea da. Toponimoaren bukaeran artikulua eta -ko atzizkia dago, etxe izenetan ohikoa baina genitiboa askoz erabiliagoa da. Oinarriko hitza olagizon hitz elkartua da:
olagizon.Toponimoak zaharra izan behar du, olagizonen garaia aspaldian itzali zelako. Burdinolen garaiko hitzak toponimiara igaro zirenen artekoa dugu Eibarko hau eta gehiago badira, Txipitzallekoa toponimoa bezala.
(V, G, AN; Lar, VP 69r, H (+ -lh-)) Ref.: A; Iz ArOñ; Elexp Berg .
Ferrón. "Herrero, en las herrerías grandes olagizona, en las de tienda errementaria " Lar. " Olagizonak eta errementariak, prakatxu zarrak eta begiak gorriak (V-och)" A (con algunas variantes, tbn. en Iz ArOñ 102 y EZBB II 78).
[..]
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)