lunes, 21 de septiembre de 2026

Apatamonasterio toponimoa

 Apatamonasterio da Bizkaiko elizate bat Atxondoko udalerrian. Toponimoaren etimologiaz aipu bat dago V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia, Fontes Linguae Vasconum 120, 379. or.:

Dirudienez, egilearen arabera, bi elementu daude, bata da latin kristaukoa eta bestea gaztelaniazkoa.
Toponimoan bi elementu daude, apate izena, apata- eratorpen aldaera erabiliz eta monasterio, beste euskal hitz bat, erromantzetik mailegatua. Toponimoaren elementuen ordena eta apata- eratorpen aldaera argiak dira jakiteko euskaraz sortutako toponimoa dela eta Yarzak adierazitako hizkuntza nahastea zuzena ez dela.

Txantxola toponimoa

 Txantxola da Bedaroako mendi bat, Bizkaian. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:

Txantxola Tontorra (1997)
Txantxola (1999)
Txantxola tontorra (2002)
Toponimoan, tontor izenaz gain, bi elementu daude, bukaeran ola izen arrunta eta oinarrian Txantxo, ziurrenik hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da,60. or.:
Joan(a), Joango, Joaneto, Joana -> Txoan(a) (Choan, NVP, 416), Txango, Txantxo (Santxo-tik ere atera zitekeen. Ikus Del Valle, 1934: 192-193. Irigoienek [1995d: 74] Irungo Txantxotenea oikonimoa aztertzean «Chancho corresponde nítidamente a una forma hipocorística del nombre de persona Sancho» dio), Txoaneto.
Bi aukera daude, baina Santxo > Txantxo bilakaera egiantzekoena iruditzen zaigu. Bide batez, Txantxanea toponimoan *Txantxa izango genuke, hau da, Txantxoren aldaera emakumezkoa, Santxatik sortua.
Azkenik, txantxo izen arrunta ere izana da:
txantxo.
(G-azp-goi-to ap. A).
"Máscara. Txantxoak ikusiezkero negarrez asten zaigu beti mutikoa " A.
Gau-jaietako jolasetan oi diran txantxoak ziruditen. "Las máscaras" . Berron Kijote 210.
Hala ere, Txantxo hipokoristikoaren ezagutza askoz handiagoa zen eta hitz arrunt hori Gipuzkoako eremu batekoa baino ez da. Hori dela eta, hipokoristikoaren aukera lehenesten dugu.

miércoles, 16 de septiembre de 2026

Aunzañarena toponimoa

Aunzañarena izan zen Luzaide aldeko toponimo bat, 1669. urteko agiri batean jasoa, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik. Toponimoa nahiko argia da, hiru elementu ditu, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian, ahuntzain hitz elkartua. Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan izanik, hauxe litzateke hitz honen hirugarren lekukoa, beharbada lekuko toponimikoetan lehenengoa.

Aretximineta eta Aretximinieta toponimoak

 Aretximineta eta Aretximinieta dira Bizkaiko toponimoak. Lehenengoa Orozkoko basoa da eta bestea Errigoitiko baserri bat. Azken honen lekukotza XVIII. menderaino heltzen da, izendegi ofizialaren arabera: Arechiminieta (1774). Mende horretan lekuko gehiago daude eta denek izen bera dute.
Azkenik, Galdakaoko herrian ere baziren toponimo batzuk, izen bera zutenak, eta Relación toponímica general de Galdácano lanetik hartuak dira:

Arachinieta: (ver Arechinueta, Arechimineta o Archiminieta). Término de Zuazo.
Arechimineta o Archiminieta: (ver Arechinueta). Monte, zona de Bequea.
Arechinueta: (ver Arechimineta o Archiminieta y Arachinieta). Monte, zona de Basozabal.
Dirudienez, Errigoitiko toponimoaren lekuko zaharrek jatorrizko izena gorde dute. Aretximinieta toponimoan hiru elementu ager daitezke, bukaeran -eta atzizkia dago eta lehenago (h)aretx 'haritz' eta imini 'ipini'. Beharbada Bizkaiko bi leku horietan hori gertatu zen, haritzak landatu zituztela. Hala ere, ematen du ipini aditzaren lekua toponimian oso txikia dela, agian leku hauetan nabarmendu nahi zuten ekintza hori. Dena den, toponimoen elementuak oso argiak dira, aldaketa handirik ez dute erakusten, beharbada toponimoak ez dira oso zaharrak, baina etimologiak ez du arazorik batere.

lunes, 14 de septiembre de 2026

Antxotin izengoitia

 Anchotin izan zen izengoitia bat, Elizondoko auzotar batena.     1589. urteko agirian batean dago, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik jasoa, eta bere analisia ez da zaila jakinik Antso antroponimoak hipokoristiko ugari utzi zituela, tartean Antxote, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekukotza dago, azken bi lekukoak nafarrak direla, Antxotin bezala, 174. or.:

Antsote, Antxot, Antxote (Antso, Antxo): Anchot de Guessane (Dg., 1364, Goih., 1966: 330), Anchot d’Urdous (Urdoze, 1396, ibid., 194), «L’ostau d’Anchot, lo maestre» (Eiheralarre, 1412-13, CPBN, 107. or.), Anchote de lanz (Eritzegoiti, 1536, At.p., 1, 8.), Ansote (Irurtzun, 1576, HA.p., 4).
Beraz, Antxote + -in > Antxotin. Horrela, Antso antroponimoaren hipokoristiko ugarietan beste bat dago gehitzeko, Antxotin.

viernes, 11 de septiembre de 2026

Berberikako gaina toponimoa

 Berberikako gaina da Ziordia herriko mendi bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mendearen erdialdean hasten dira:

berberica (1758)
berberica, cerro (1799)
berberika, alto de v. berberikako gaina (1992)
Toponimoaren bigarren elementua gain da, izen egokia jakinik mendia izendatzen duela. Aurrean, -ko atzizkiaz gain *Berberika genuke izen nagusitzat. Toponimoa interesgarria da, bukaeran -ika atzizkia omen dugulako eta atzizki horren multzo nagusia Bizkaian eta Araban dago, sartaldeko atzizkia ohi delako. Hala ere, eremu horretatik kanpo lekuko batzuk aurki daitezke, Nafarroan bertan Zabaldika herri izena dago, baita ere blog honetan aztertutako Mendrika toponimoa, Arabako zein Bizkaiko toponimo batzuekiko lotura nabaria duela. Hori guztia kontuan izanik, izan liteke atzizki hori duena Euskal lurraldeko erdialdeko beste toponimo bat gehiago. Bukaerako elementua azaldu ondoren, oinarria geratzen da eta Burgosko probintzian bada hasiera bera duen herri zen bat, Berberana toponimoa, Euskal Herriko mugan dagoena. Toponimo honetan bi elementu daude, bukaeran -ana atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Barbar(i)us latin jatorrikoa. Antroponimo bera Gipuzkoako Barbariaitza toponimoan ere bada, baina azaldu gabe geratzen da ezberdintasun nabarmen bat, hasierako bi bokalak, /a/ izan beharrean /e/ dira Berberana eta *Berberika toponimoetan baina ez da gertatu Barbariaitza toponimoan. Beharbada latinean gertatutako aldaketa baten lekukoak dira Burgosko zein Nafarroako toponimoak? Oraingoz ez dago erantzunik.

miércoles, 9 de septiembre de 2026

Niminoarena toponimoa

 Baztango etxeen artekoan bazen Niminoarena, Bozateko auzokoa. F. Ondarraren Apeo de Baztán (1726-1727) lanean daude eskuratu diren bi lekukoak XVIII. mende hasierakoak, zehazki, 1726. urtekoak:

86. Niminoarena o Bettroñarena Juan de Martingorena
87. De un cuarto Cathalina de Niminoarena viuda
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian ñimiño, ziurrenik izengoitia. Dirudienez, hitza loturik dago gaztelaniazko nimio hitzarekin, ondoren hirugarren silaban beste sudurkari bat ezarria izan zen, tximino hitzean bezala.
Ñimiño hitzaren Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa eta, beraz, toponimo nafar honek ia bi hamarkada lehenagora aurreratuko luke lehenengo lekukoa.

lunes, 7 de septiembre de 2026

Oikia toponimoa

 Oikia, gaztelaniaz Oiquina, da Zumaiako auzo bat, Gipuzkoan. P. Salaberriren eta L. M. Zalduaren Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuan askoz informazio gehiago dago, tartean lekukotza kronologikoa, 345-346. or.:

Lekukoak XIV. mendearen erdialdean hasten dira, Okina zein Oikina agertzen dira. Bokalarteko sudurkari gabeko lekukotza aski berantiarra bada ere, ez dago zalantzarik euskal aldaeran aspaldian gertatutako galera islatzen dela. Okina/Oikina txandakatzea azaltzeko, lehenaren jatortasunaren alde egiten dute.
Iritzi berekoa da V. Yarza, bere Nuevas notas sobre toponimia en Guipúzcoa lana lekuko (ASJU, 2024, 58 (1), 105-138), 127. or.:
Lekuko zahar zein berriak daude Euskaltzaindairen EODA datu basetegian, Oikia toponimoaren orrian. Baina lekuko zaharrenak izan daitezke XIII. mende hasierako aipuak, Iratxeko monasterioko lekukoak, 227. agirian, 1203. urtekoan:
Addo etiam huic donationi ecclesiam Sancti Michaelis de Oiquina cum suis pertinentiis, et domos de Garcia Uicinaya de Oiquina cum suis pertinentiis, et solarem quem tenet Domeca Guchia.
[...]
Testes huius donationis et confirmationis sunt: don Pardo de Diacasteilo, Eximinus de Eguiraz, P[etrus] Murcia, Martinus capellanus sancte Marie de Elizmendi, Domicu d’Ona, Eneco Sanz de Aguinaga, Gunçaluo Quintaniella, Munio Iturr Aldeco, Ochando, Gonçaluo Domicuz, Domicu Insauspeeco et totum concilium de Elizmendia et de Oyquina.
[...]
Dedit etiam domna Sancia Pedriz ad Sanctam Mariam de Yrach unam sernam in Oyquina que uocatur pieça de Oyquina, ut habeat et possideat eam per secula cuncta; et dedit...
Ez da ziurra Gipuzkoako toponimoaz ari denik, baina Oikina delako toponimo bat dugu, lau aldiz jarria. Aztergaia den toponimoa balitz, bilakaera ezin argiagoa litzateke: Oikina > Okina eta sarrera honetan hori lehenetsiko da, beste ikertzaileek adierazitakoaren aurka. Hala izan bazen, latineko hitz bat ongi egokitu liteke, officina 'lantegi'. Aipagarria litzateke /f/ fonemaren galera, ezaguna da latinetik mailegatutako hitzetan fonema horren ordez /b/, /p/ agertu ohi zirela, baina beste batzuetan fonema hori galdu ohi zen, cf. iku, edo antroponimian Urti, Fortunius antroponimotik.
Aipagarria den azkena herskariaren gordetzea litzateke, e, i bokalekin silaba egiten denean, latineko mailegu zaharrenetan ez da aldatzen, baina gero, latinean aldatu zenean, mailegatutako hitzetan ere aldaketa islatu zen, garai zaharrenetakoak dira bike, gertu eta berriagoak zeru bezalakoak.
Gorago azalduko denagatik, proposatzen den etimologia zuzena bada, toponimoa zaharra izan liteke edo, beharbada, izen arrunta euskarara mailegatu zen eta horrek esan nahi du hurrengo mendeetakoa ere izan litekeela. Dena den, *oikia bezalako hitzaren aztarrenik ez da jaso.

viernes, 4 de septiembre de 2026

Estankoa toponimoak

 Estankoa da lau baserriren izena, hiru Bizkaikoak, Muxikan, Ziortza-Bolibarren eta Mallabian, azkena Gipuzkoako Mutiloakoa da, baina honen izena Estanko da. Beste aldetik, Iurretako etxe baten bigarren izena Estankoa da. Izendegi ofizialeko lekukoetan datu interesgarriak daude, Ziortza-Bolibarkoaren lekuko zaharrenetan Estakona agertzen da: Estacona (1704, 1796, 1798...). Egun, dena den, Estankoa da. Mallabiako Estankona zein Estakona ditugu: Estancona (1704), Estacona (1796, 1798).
Mende horretako lekuko gehiago daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, haietako bat aurreko mendekoa da:

Estancona [N, TO]
Estancona_de_Abajo (la casa de) [Berano (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Estancona_de_Arriba (la casa de) [Berano (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Estancona_de_Suso (la casa de) [Berano (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Estancona_de_Yuso (la casa de) [Berano (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Estacona (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1876, FogVizcayaMs. -/Cenarruça, a.1641, FogVizcayaMs.
Estacona (la caseria de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Estacona (la cassa de), Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Estacona_de_Abajo (la caseria de) [Verano (valle de)], Mallabia, a.1745, FogVizcayaMs.
Estacona_de_Arriba (la caseria de) [Verano (valle de)], Mallabia, a.1745, FogVizcayaMs.
Estacona_de_Suso (la casa de) [Verano (cofradia de)], Mallavia, a.1876, FogVizcayaMs.
Estacona_de_Yuso (la caseria nombrada) [Verano (cofradia de)], Mallavia, a.1876, FogVizcayaMs.
Estacona_Eguia_Esquina (la caseria de) [Verano (valle de)], Mallabia, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoa deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Estacona zein Estancona agertzen dira, lehenak du lekuko gehiago eta zaharrago, baina ez askogatik. Lehenik Estaconaren lekukoak:

Estanconarenak ere ez dira gutxi:
Bi aukera ditugu, Estakona eta Estankona, eta jatorrizkoa aurkitu beharrekoa da. Bietarako argudioak aurkez daitezke eta zaila da erabakitzea Estakona > Estankona ala Estankona > Estakona bilakaeretatik zuzena zein den. Bestelako argudio bat aurkeztuko dugu, blog honetan Estanga eta Istinga toponimoak aztertu ditugu. Toponimo hauetan lotura zegoen urarekin, zehatzago, ura biltzeko egindako lanekin. Euskaraz badira estankatu eta estanku hitzak, erabilera ez handikoak eta mailegu garbiak. Gaztelaniaz estanque izena dago, estancar aditzetik sortua:
estancar
Del lat. vulg. *extancare, y este del celta *ektanko 'fijar, sujetar'; cf. tancar.
1. tr. Detener y parar el curso y corriente de un líquido. U. t. c. prnl.
Azkenik, estanque izenaren adiera nagusia erabilera toponimikorako egokia izan daiteke:
1. m. Balsa construida para recoger el agua, con fines utilitarios, como proveer al riego, criar peces, etc., o meramente ornamentales.
Orain, Estankoa toponimoen azterketa topografikoa. Muxikako Estankoan, Oka ibaia hurbil dago. Ziortzako Estankoan, Artibai ibaia hurbil dago. Mallabiko Estankoan, Izartza erreka hurbil dago eta beste aldean Iturriaga erreka. Azkenik, Mutiloako toponimoan,  Mutiloa erreka hurbil dago.
Toponimo hauetan guztietan hurbil dago erreka bat edo ibai bat. Beraz, sarrera honetan proposatzen dugu Estankoa toponimoen jatorria Estanga eta Istinga toponimoen berdintsua da. Dirudienez, banaketa geografikoa dago, Bizkaian Estankoa eta Gipuzkoan Estanga eta Istinga, baina Gipuzkoako Mutiloakoa da Estanko.
Azkenik, bokalarteko sudurkariaren galera da gertaera oso zaharra, esate baterako, latin zaharreko maileguetan gertatua. Beharbada horrek adieraz lezake toponimo hauek oso zaharrak direla, agian Erromatar Arokoak, Galdakao eta Zeberio diren bezala.

miércoles, 2 de septiembre de 2026

Balentonenea toponimoa

 Balentonenea da Hondarribiko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendaren erdialdekoa da, Balentonenea (1857).
Lekuko gehiago daude Hondarribiko toponimia liburuan, 168.-169. or:

Azken mendean Balanton aldaera orokortu da, ziurrenik bokal asimilazioaren eraginez. Lekuko zaharrenetan lehia txiki bat dago Balentine(ne)a aldaerarekin, baina ez zuen aurrera egin. Sarrera honetan analisia Balentonenea aldaeran oinarritzen da, bestea beharbada herri etimologia izango zen, Balentonenea bitxia Balentine(ne)a ezagunagoaz ordezkatuz.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian, normalean antroponimoa edo izengoiti bat izan ohi da eta honetan bigarren multzokoa litzateke, gaztelaniazko valentón adjektiboa genukeelako:
adj. Arrogante o que se jacta de guapo o valiente. U. t. c. s.
Sin.:
    fanfarrón, bravucón, chulo, jactancioso, camorrista, avalentonado, sobrado, matacuás, chuleta2, perdonavidas, matasiete.
Beraz, gaztelaniazko adjektibo bat izengoiti bihurtua izango zen Hondarribiko toponimoaren oinarria.

martes, 1 de septiembre de 2026

Gallaga toponimoak

 Gallaga da Lemoako bi baserriren oinarria: Gallagabekoa eta Gallagagoikoa. Toponimoa zaharra da, deitura bihurtu zelako eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik herri bereko lekukoak daude:

Galdakaoko herrian ere izan zen Gallaga, Relación toponímica general de Galdácano lanean agertzen den bezala:

Herri honetan ere deitura izan zen eta bilaketa bera egin da, Galdakaoko agirietan bakarrik aztertuz eta lekukoak XVI. mendearen bukaeratik agertzen dira:
Datu hauekin oinarriturik, Gallaga toponimoa Bizkaiko bi herritan zegoen, ziurrenik Erdi Arotik. Analisi etimologian hasteko, bukaerako elementua argia da, -aga atzizkia, baina aurrekoa ezohikoagoa da. Aukera bat Galla antroponimoa litzateke, Angaliturri toponimoan dagoena. Hala izan bazen, Bizkaian ere ezaguna zen Galla emakumezko izena eta aztertutako bi toponimoak utzi zituen.

viernes, 28 de agosto de 2026

Duñaran toponimoa

 Arabako toponimo honen informazio dokumental guztia Roberto González de Viñaspreren Estudio lingüístico-histórico del nombre Berantevilla lanetik eskuratu da, 830. or.:

Bigarren elementua, egileak azaltzen duen bezala, haran izena da, baina oinarrikoa Duña toponimoaren berdina da, Bizkaian. Azken honetarako Domina antroponimo latinaren bilakaera erromantzea aipatu genuen, Domina > Dueña. Ondoren diptongoa laburtu zen, beharbada euskararen eraginez, horrela gertatu omen zen Bizkaiko toponimoan. Beraz, Du(e)ña PI + haran elkartzetik sortuko zen Duñaran, gerora Uñaran bihurtua.
Euskal lurraldean ez da arrotza PI + haran egitura, Paternarana toponimoan bezala.

martes, 25 de agosto de 2026

Urrakez toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, Erdi Aroko agiri zahar baten kopia dago Juan Ramón de Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuan, II, 263. or.:

... de la dicha Villa de Monditibar por terminos de Iruzubieta por el agua arriba de Arranguiz, é dende a Vrchuteaga, é dende a Abargabide, é dende a Aldaola, é dende a Alzola, é dende a cima de Vrraquez, é dende a Vrriola, é dende á Meabe fasta Iruzubieta; é las recuas que ban a Durango a Lequeitio que bayan por la dicha villa de Monditibar...
Daukagun lekuko bakarra ontzat hartzen badugu, egungo grafian Urrakez idatziko genuke. Analisia egiteko, bilakaera bat onartuko beharko genuke, oso ohikoa ez dena. Beharbada ai > e bilakaera izan zen eta horrek esan nahiko luke lehen *Urrakai(t)z izan zitekeela. Jakinik gaina dela, zentzuzkoa litzateke bukaeran haitz izatea. Aipagarria da bukaerako haitz ez zela atx bihurtu, sartalde osoan arrunta den hitza. Agian lehenago aipatutako bilakaerak eragina izan zuen. horrelakoa gertatuko zen blog honetako Umerez toponimoan.
Oinarriko elementua Urraka antroponimo emakumezkoa izan liteke, Urrakaenea toponimoan ere dagoena.

viernes, 21 de agosto de 2026

Markotegi bidea toponimoa

 Markotegi bidea da Donostiako kale baten izena, bigarren elementuak bide eta artikulua dira. XIX. mendeko lekuko bat dago, Donostiako toponimia bilketa lanekoa:

Marcotegui (1838, casa, N.D.L., 24 orr.).
Azken honetan etxe bat zela adierazia dago eta analisia osorik beteko litzateke, alderdi fonetikoez eta semantikoez. Toponimoan bi elementu genituzke, bukaeran -tegi atzizkia, ohikoa etxe izenetan eta oinarrian antroponimo bat genuke, Marko. Blog honetan aipatu genuen antroponimo honen aldaera bat, Markos toponimoaren sarreran. Azken honetan Markos antroponimoaren gaineko informazioa eman genuen eta gaineratu genuen azken mendeetan horixe dela erabili den izena Pirinioz hegoalderagoko Euskal Herrian, baina aspaldiko egoera ezberdina zen, Marko ere zerabiltelako. Beraz, Donostiako toponimo hori zaharra bada, aspaldiko egoeraren erakuslea litzateke, euskal lurretan Marko antroponimoa ohikoa zenean. Bestela, *Markot(e) antroponimo hipokoristikoa genuke, Marko + -ot(e) egitura duela.

miércoles, 19 de agosto de 2026

Sarasturi toponimoa

 Sarasturi da Zambranako aurkintza bat, Araban. Lekukoak dira joan den mendeko bukaerakoak, egungoak bezalakoak eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Sarasturi. Toponimo honek gogorarazten du Sarastui, Baranbioko aurkintza, Araban. Toponimo hau oso analisi errazekoa da, sarats, sahats hitzaren aldaera eta -dui atzizkia, -di atzizkiaren aldaera. Baina Sarasturi toponimoaren barruan dardarkari bat dago, azaltzeko ezinezkoa. Beharbada Masturi toponimoan gertatutako aldaketa bera izan da, huri izen zaharraren eraginez alda zitekeen. Sartaldean ugariak dira huri bukaeran duten toponimoak eta horrek bultza zezakeen aldaketa ezohiko hori.

lunes, 10 de agosto de 2026

Ogitza toponimoa

 Ogitza da Elorrioko baserri bat, Ogitzatxikia baserri toponimo eratorria da. Toponimoa deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude:

Lekuko hauek kontuan izanik, toponimoa bost mende betetzear dago eta ziurrenik urte edo mende gehiago baditu eta horrek esan nahi du oso toponimo zaharra dela, aspaldiko euskararen lekukoa. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tza atzizkia eta oinarrian ogi izen arrunta. Hitz honen bigarren adiera ongi egokitzen da:
2. (AN, B, L, BN, S; SP, Urt IV 417, Gèze, Lcq 173, Dv, H) Ref.: Alth Bot 8; VocB ; A; Lrq; EAEL 76, 389; Gte Erd 99 .
Trigo; cosecha de trigo, campo de trigo.
Baina erabilera hori askoz sartaldeagokoa da. Hala ere, ez da oztopo gaindiezina. Adiera hori lehenago hedatuago zegoela, beharbada arkaismoa da. Gainera, ogitza hitza bada, baina erabil-eremu urria du, Nafarroako bi alderditan, Baztanen eta Erronkarin:
ogitza.
(B, R) Ref.: VocB ; A .
"Montón de granos de trigo" A.
Toponimoaren elementuak ziurrak badira ere, alderdi semantikoan zalantza geratzen da, agian ogi hitzaren erabilera metaforikoa zen, lur-eremu hori oso emankorra zela adierazteko, bestela, gari hitzaren sinonimo erabilera dago.

viernes, 7 de agosto de 2026

Zarrapotegi toponimoa

 Arabako toponimo honen iturri bakarra da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburua:

ZARRAPOTEGUI, labrantíos en Alegría, Maestu, Gauna y Maturana.
ZARRAPOTEGUISARRA, 1776, labrantío de Gauna.
Azken toponimoaren azken elementua zahar hitza litzateke; dirudienez, txistukarien neutralizazioa jasan du, baina ez da gertatu hasierako txistukarian.
Zarrapotegi argia da, bere azken elementua -tegi atzizkia da eta oinarrikoa zarrapo hitza litzateke:
3 zarrapo.
(Lar?H).
"Rana" Lar.
(G-to, AN-olza-gulina) Ref.: Bon-Ond 144; EI 366.
Sapo. Cf. VocNav: "Zarrapo, sapo o escuerzo (V. de Roncal, Lumbier, Aóiz, Viana, Aibar, Améscoa)".
Toponimoen etimologia zuzena bada, zarraporen erabil-eremua Arabara ere hedatuko zen, euskararen erdiko alde zabalean ezaguna izan zelako. Bide batez, toponimoen lekuko zaharrena hitz honen lehenengo lekukoen artean dago.

miércoles, 5 de agosto de 2026

Sautua eta Zautua toponimoak

 Sautua dago bi lurraldetan, Arabako Amurrion iturburua, iturria da. Bizkaiko Elorrion aurkintza, alderdia da.
Zautua da Arabako Harana udalerriko basoa.
Toponimo hauek deiturak ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Sautua deituraren lekukoak ugariak dira, XVI. mendearen erdialdetik:

Lekuko gehienak Orozko aldekoak dira eta horrek esan nahi du inguru horretan bazela beste Sautua toponimo bat.
Zautua deituraren lekukoak beranduagokoak dira eta askoz gutxiago, lau lekuko besterik ez:
Bizkaiko lekuko hauek anomalia dira, Sautua deituratik jaioak, ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez. Arabako toponimoaren lekuko zaharrik ez dagoenez ezin jakin neutralizazioaren ondorioa den, baina hala ematen du. Bide batez Sautua toponimoaz gain Saitua toponimoa ere bada, aurrekotik sortua, Zautua bezala. Euskal Herri gehienean zaldu hitza erabili zen, jatorri berekoa, saltus latinaren ondorengoak biak, baina sartaldekoa berriagoa litzateke, bokalismoak hala salatzen duelako, Mitxelenak adierazi bezala.

lunes, 3 de agosto de 2026

Motxobe toponimoa

 Egun, Arratzuko udalerrian Motxobebekoa eta Motxobegoikoa baserriak daude. Motxoberen lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk daude XVI. eta XVII. mendeetan:

Motxobe toponimoan bi elementu izango genituzke, bukaeran -be dago, behe hitzaren alomorfoa atzizki erabileran. Aurreko aldea geratzen da, motxo hitza izan liteke:
motxo.
1. "Mocho" Añ.
2. (V-oroz ap. EAEL 211).
Corto.
Hitzaren lekukotza ez da handia, baina zalantza handirik gabe susma liteke honek ere elementu bat baino gehiago dituela, motz hitzetik abiatuz. Motx aldaera txikigarria ere bada:
MOTX .
(Forma con palat. expresiva).
A) (Adj.).
a) (gral.; Ht VocGr 343, Dv, H; mutx S) Ref.: A; EI 141; Etxba Eib; Iz Als ( azkazal ); EAEL 211; Elexp Berg .
Corto; de corta estatura. " Galtza motxak, culotte d'homme" Dv. " Jauzi motxa, saut à pieds joints" Ib.. "Como diminutivo de motz, tiene todas las acepciones de esta palabra con la significación naturalmente restringida" A. " Azkazal motxak, las uñas cortas" Iz Als.
Motx aldaerari -o atzizkia gehitu zitzaion, bilakaera hau ezaguna da nahiz eta oso ohikoa ez izan. Horrela, motxo sortu zen, zakarro hitza zakar hitzetik sortu zen bezala.
Beraz, Motxo izango zen pertsona baten izengoitia eta -be atzizkia, berea zen lurra azaltzeko erabili zuten.

miércoles, 29 de julio de 2026

Txortxor toponimoa

 Txortxor da Urola ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, izen bakar honetatik egingo da analisia. Dena den, badirudi, aldaketarik gertatu ez bada, homofono bat dagoela, ezin egokiagoa erreka baterako, txor-txor hitza:

3. txor-txor-txor.
(Onomat. de agua que brota o que corre).
Oian itzaltsuan sortzen diran urak / txor-txor alai-alai doaz ibaira. GMant Goi 41. Zubitto baten gañetik mamorro bat dijoa; baño ur-aria, ikutu gabe, txor-txor erortzen goitik bera. Anab Usauri 55. Bazoaz mendi-egalen batean zear, eta txor-txor-txor ur-otsa. Zendoia 180.
Orotariko Euskal Hiztegiko hiru lekukoak XX. mendekoak dira eta erreka izenaren lekukotza gaur egungoa da. Horrelako toponimoak ez dira asko, baina batzuk badaude, Bilinbalan toponimoa bezala, blog honetan aztertua.

lunes, 27 de julio de 2026

Larretin toponimoa

 Larretin da Zizurkilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

LARTIN (prop.)
Zizurkilgo baserriak liburuan informazio ugari dago, 219.-222. orrialdeetan. Hasieran informazio etimologikoa eta lekukotza ematen dute, laburki bada ere:
Etimologia
Ez dago oso garbi izenaren jatorria zein den, agian erroa larre (zelai, belardi) izan daiteke. Hainbat modutara agertzen da aipatuta: Larritayn (1475); Larriten (1618); Larritin (1877). Herrian ezaguna da Lartin izenaz ere.
Lekuko hauetaz gain, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak eskuratu dira:

Lekukotzarekin bukatzeko, XV. mendeko beste lekuko bat dago Iago Irixoaren Pasaia: orígenes liburuan, 29. or.: Jaumot de Larritain, 1497. urtekoa.
Aldaera batzuk dituen arren, jatorrizkoa Larritain litzateke eta beste guztiak, izen horretatik sortutakoak: Larriten, Larritin, Larretin eta Lartin.
Etimologian sartuz, oinarria ezin izan larre, lekuko zaharrenetako bigarren bokala /i/ delako, gainera, azaldu gabe geratzen da azken zatia. Sarrera honetan beste zerbait proposatuko dugu, bukaeran -ain atzizkia dago, nahiko ugaria Nafarroa aldean, nahiz eta beste lurraldeetan ere aurkitu ahal. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta egokiena Larriti litzateke. Erdi Aroan antroponimo ez oso zabaldua zen baina lekuko gutxi batzuk utzi ditu, Larritizabal toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Azken hau Errioxakoa zen eta Gipuzkoan ere ezaguna izan zen, Larretin toponimoa lekuko.

viernes, 24 de julio de 2026

Bederatzigizelana toponimoak

 Bederatzigizelana da Erandioko aurkintza bat. Izendegi ofizialean ez dago lekuko zaharrik, ezta XX. mendekorik ere.
Erandiotik ez urrun, Galdakaon ere izan zen oso antzeko toponimoa, Relación toponímica general de Galdácano lanetik jasoa:

Bedaraciguicelana o Bederatziguiselena: Heredad de Lecue.
Toponimoak argiak dira eta artikuluaz gain, beste bi elementu daude, alde batetik bederatzi zenbakia eta ondoren, gizalan hitza:
gizalan.
1. (Gc, R ap. A ).
Trabajo de hombre; trabajo humano.
[...]
2. (V-ger-ple ap. A ), gixalan.
"Peonada, trabajo que puede hacer un hombre. Se usa para medir tierras; está más en uso su variante gizelan " A. v. gizalur.
Iru gixalan yaukodaz. Laux AB 50.
Toponimoan bigarren adiera da egokiena. Galdakaon bertan Giselangoa toponimoa dago, hitz elkartu bera duena.

miércoles, 22 de julio de 2026

Amune toponimoa

 Galdakaoko toponimo hauen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanekoa da:

Amune: (oral). Dos caseríos entre Bequea y Puentelatorre.
Lekukoa data gabea denez, XX. mendeko bigarren erdikoa da. Toponimoan aldaketa bakarra izan da, u-a > u-e bokal asimilazioa. Hau ziurrenik prozesu automatikoa da, hizkera batzuetan gertatu ohi dena. Hala izan bazen, jatorriz *Amuna izango zen. Hori antroponimo emakumezkoa izan zen Erdi Aroan, amona hitzaren aldaera bat. Amuna antroponimoa Bizkaian ere ezaguna zen, Amuena toponimoa Forukoa delako.

lunes, 20 de julio de 2026

Pistiakorta toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekukotza XVII. menderaino heltzen da, Relación toponímica general de Galdácano lanaren informazioa oinarri harturik:

Aztergai den toponimoarekin batera, beste bi agertzen dira, Pistiakorta-Barrena eta Pistiagoitia, biak datarik gabe. Lehena eratorria da barren erantsia. Bestean goiti eta artikulua daude, eta eratorria izateko aukera handia dauka.
Pistiakorta toponimoan bi elementu daude, bukaeran korta izena eta oinarrian, piztia hitza. Orotariko Euskal Hiztegian lekuko zaharrena Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa, 'hegazti' esanahia duela:
"Caça de aves, pistian kazea " Lcc. "Cresta de ave, pistian krestea " Ib.. "Pico de ave, pistian pikoa ".
Kontuan izanik Galdakaoko lekuko zaharrena 1641. urtekoa dela, hauxe litzateke piztia hitzaren bigarren lekuko zaharrena.

jueves, 16 de julio de 2026

Amandre eta Amandresolo toponimoak

 Galdakaoko toponimo hauen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanetik jasoa da:

Amandre: Heredad de Elejalde.
Amandre-Solo: Heredades en Bidorreta, Ibarluce y Elejalde (loc. dif.).
Toponimoetan bi hitz daude, bigarrenean solo hitza, soro hedatuagoaren aldaera eta beste hitza amandre da, hainbat adiera dituena:
amandre.
1. (R), ama andre, amandere (R-is), ama andere Ref.: EI 56; ContR 515; Iz R 283, 297 y 301. .
Madre, señora madre. (Frecuentemente ref. a la Virgen). "Amanderia, badakia? (R-is). Madre, ¿ya lo sabe?" Iz R 301. "Amandréa, zéren erraitan du gaiski? (R-uzt), madre, ¿porqué me riñe?" Ib. 297. "Amandréa, xin bedi láguntra (R-uzt), madre, venga a ayudar (dei egiteko esaten omen da amandréa)" Ib. 283. Cf. Izeba andrea (AN-5vill). Cf. aitajaun. Tr. Exceptuando algunas canciones populares y las expresiones como eguzki amandre oilargi amandre, son pocos los ejs. del s. XX (KIkG (18 ama andre ), Orixe (Eus 116), S. Mitxelena, Erkiaga (Arran 173 ama andre )).
[...]
2. (V, G, AN; Mic 5r, Añ (V), VocB ), amandria (V-gip) Ref.: A; A Apend; EI 382; Iz UrrAnz, ArOñ (amandria bat), IzG; Echaide Nav 218; Etxba Eib; EAEL 356; Elexp Berg .
Abuela. "Amándria bat, iru amándria, una, tres abuelas" Iz ArOñ. "Abuela. Gure amandria, Irustanekua" Etxba Eib. "Mugagabean, amandre nahiz amandria" Elexp Berg. v. 1 amama, 1 amona. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y vizcaínos de los ss. XIX y XX.
[...]
3. (G-azp-bet; Añ (G)) Ref.: EI 352; Garbiz Lezo 306 .
Madrina. (Empleado por Arrue CDoc 90 y 91 ap. Zait EG 1958, 390).
[...]
4. (V-arr ap. A Apend).
Suegra.
Lau adieretatik agian bigarrena da aukera gehien dituena, batez ere egungo sartaldeko euskaran bizirik dagoelako. Bide batez, hitz elkartu honetan andre hitza dago eta ez andra, sartaldeko euskaran hitz honen aldaera ohikoa.

lunes, 13 de julio de 2026

Amaiturriaga toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanetik jaso da:

Amaituria: (ver Amaiturriaga o Amaitumaga). Heredad de Arteta.
Amaiturriaga o Amaitumaga: (ver Amaituria). Monte de Basozabal.
Hiru aldaera daude, Amaituria, Amaiturriaga eta Amaitumaga. Nahiz eta bi toponimo izan, bata Artetakoa eta bestea Basozabalgoa, toponimo handiago baten zati izan zitezkeen. Izen jatorrizkotzat Amaiturriaga hartu da, Amaituria laburketa litzateke, bokalarteko belarea galdu eta bi bokalak batuko ziren. Bestela, dardarkariaren ezberdintasuna kakografia izan liteke, akats ortografiko bat. Amaitumaga geratzen da azaltzeko eta ziurrenik beste kakografia bat gertatu da, <m> hori <rri> izan zitekeen eta gaizki ulerturen bat izan eta Amaitumaga jaso zen.
Jatorrizkoa Amaiturriaga bazen, egitura argia izan dezake, ama-iturri-aga. Zalantza bakarra oinarrian dago, izan daiteke ama izen arrunta edo hamar zenbakiaren eratorpen aldaera, Amabizkar toponimoan ere izan daitekeena. Sarrera horretan Mitxelenaren aipu bat dago, toponimo honetarako ere egokia izan daitekeena. Beraz, toponimoaren egitura litzateke: (h)ama- 'hamar' + iturri + -aga. Lekukoetan aipatzen ez bada ere, etimologia zuzena bazen, inguru hartan iturri ugari izango ziren eta hori izango zen izen hori emateko arrazoia.

viernes, 10 de julio de 2026

Motxorrosoloa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, data gabea, eta horrek esan nahi du XX. mendeko bigarren erdikoa dela. Relación toponímica general de Galdácano lanean dago toponimo honen lekukoa:

Mochorro-Soloa: Heredad de Eguía.
Toponimoak, artikuluaz gain, bi elementu zituen, bukaeran solo hitza eta oinarrian motxorro dago. Euskaraz badago hitz homofono bat, motxorro:
motxorro.
" Motxorrua, el montoncito piramidal de haces de trigo (G-to)" Iz To.
Hala ere, gure ustez hor izengoiti bat dago, Motxorro toponimoan bezala. Sarrera horretan izengoiti honetaz informazio gehiago dago.

miércoles, 8 de julio de 2026

Mandaseñena toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, hala ere, nahiko zaharra da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean dago:

Mandaseñena: 1795, cas. de Gorocibay.

Toponimoak lekuko bakarra badu ere, erraza da analizatzeko, nahiz eta aldaketa batzuk jasan. Hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian mandazain hitz elkartua. Hitzak aldaketa batzuk izan ditu baina interpretazioa ez dute eragozten. Etxe izenetan antroponimoez gain, izengoitiak ere izaten dira eta, noizbehinka, lanbide izenak, Itzaitegi toponimoan bezala.

lunes, 6 de julio de 2026

Giselangoa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, data gabea, eta horrek esan nahi du XX. mendeko bigarren erdikoa dela. Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanekoa da:

Guiselangoa: Parcela de tierra.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago leku genitiboa eta oinarrian gizalan hitza:
gizalan.
1. (Gc, R ap. A ).
Trabajo de hombre; trabajo humano.
[...]
2. (V-ger-ple ap. A ), gixalan.
"Peonada, trabajo que puede hacer un hombre. Se usa para medir tierras; está más en uso su variante gizelan " A. v. gizalur.
Iru gixalan yaukodaz. Laux AB 50.
Toponimoan bigarren adiera dago eta i-a > i-e bilakaera jasan du, Orotariko Euskal Hiztegian agertzen den bezala. Hitz elkartu honek oso lekukotza urria du, baina erabilera toponimikoak erakusten du XX. mendean behitzat, bizirik zegoela.

viernes, 3 de julio de 2026

Girnaldatxa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVII. mende hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean jasoa:

Guirnaldacha: 1607, ejido, zona alta de Lecubaso.
Lekuko hau, bakarra bada ere, nahiko zaharra da eta transmisioan akatsik gertatu ez bada, analizatzeko erraza da. Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago atx 'haitz' eta oinarrian, ezohiko hitz bat, girlanda izena:
1. (Lar (girlañda), H), girnalda (Lcc).
Guirnalda.
Baziran an lora ederrez eginiko aro edo girnaldak. Mg PAb 216. Presentatuko diozu Mariari lore izpiritualezko girlanda hori. MarIl 24. Arbola txit luze bat elizako plazatxoan lore eta girlanda askorekiñ. EE 1884b, 113. Maitetzallea samurtuten da, bai eta jantzi, / egiten deutsa larros ederdun girnaldea. AB AmaE 158. Agindu, neri ere, oitariko edozein lan; baita lora-girlandak egiteko ere. Alt LB 22. Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da. Arti Tobera 262s. Laparrak eta asunak aurtiki dira, girlandak eta arkiak, zonbeit xeila zahar ere! Herr 16-6-1960, 3.

2. (Lar, Izt C 44), girnalda (Lcq 137).
"Amaranto, yerba muy olorosa" Lar. "Amaranta" Izt C 44. 
Egun orokortu den hitzean metatesi bat gertatu da, girnalda > girlanda. Toponimoan izen zaharra dago eta Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan hartuz, zaharrenen artean dago, bigarrena, Landucciren hiztegiaren ondotik.

miércoles, 1 de julio de 2026

Kiskurranekoa toponimoa

 Kiskurranekoa zen Errenteriako etxe baten izena, lekuko bakar batez ezaguna:

1787     Quiscurranecoa
Toponimoak elementu ugari ditu, bukaeran -ko eta artikulua eta aurrerago, genitiboa eta artikulua, hau eliditua. Normalean, etxe izenetan oinarriaren bukaeran dauden elementuak dira genitiboa eta artikulua eta beste batzuetan, -ko leku genitiboa eta artikulua, baina toponimo honetan guztiak agertzen dira, ezohikoa dena. Oinarrian kizkur hitza, ziurrenik izengoitia moduan erabilia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Larramendiren hiztegia da hitz honen lehenengo agerpena, 1745. urtean. Toponimoa hamarkada gutxi batzuen ondorengoa eta eta beharbada, hitz honen bigarren lekukoa.
Esanahi bertsuko izengoitia Izurra izan zitekeen, Izurrategi toponimoaren oinarria.

lunes, 29 de junio de 2026

Debaide deitura

 Deba herriko deitura hau XVI. mendeko lekuko batzuen bitartez ezaguna da. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukotza ez handia aurkitu da, lekuko guztiak XVI. mendeko bigarren erdikoak dira eta guztiak Deba herrikoak:

Deitura hori toponimo batetik sortua da, euskal jatorriko deitura gehienak bezala, baina ez da egun horrelakorik aurkitzen. Deiturak berak oso esparru kronologiko mugatua erakusten du eta beharbada ez zen aurkitutako urte tartetik luzarora iraun. Deitura toponimo batetik sortu eta izen horrek bi elementu izango zituen, oinarrian Deba herri izena eta bukaeran bide, tarteko /b/ galdurik, Olaide toponimoan bezala. Beharbada oinarrian /b/ izateak lagunduko zuen galera horretan. Toponimoa Deba inguruan izango zen eta jatorriz *Debabide izango zen, nahiz eta egun zehatzago kokatzerik ezin izan.

miércoles, 24 de junio de 2026

Lapatzandegi toponimoa

 Lapatzandegi da Donostiako baserri bat eta erreka bat. Hiri berean Lapatzandegiberri baserria dago, baina izen lehenetsia Martintxoenea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

LAPATZANDEGI (prop.)
Donostiako toponimia bilketa lanean lekuko ugari daude, zaharrenak XIX. mendekoak dira:
LAPATZANDEGI: Lapazandegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Lapazandegui (1850, manantial, Madoz, 182 orr.), Lapazandegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Lapazandégui (48) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Lapazandegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Lapazandegui (1885, caserío, D.U.A.-D-9-II-1960-6); Lapatzandegi, Lapatzandei (1989, D.U.T.B.). 64-6-3, m. I-2.
Toponimoaren bukaeran -tegi atzizkia dago, sudurkari atzean egotean atzizkiaren hasierako herskaria ahostundu da. Aztertzeko geratzen da lapatzan- eta hor lapaitz hitza egon daiteke, lapatz aldaerarekin. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitza agertzen da eta toponimoaren interpretaziorako gakoa izan daitekeen toponimoa aipatzen du:

Toponimoaren hasiera eta bukaera azaldurik daude, baina tartean -an- dago eta horrek gogorarazten du Lapatzaran toponimoa. Donostiako toponimoa hasieran izango zen *Lapatzarandegi eta gero bokal arteko dardarkaria galdu zen eta bokal berdinak batu. Aipatutako Linazarasororen liburuan lapatz + haran egitura osoa dago, Martires ballaran, Azkoitia:
LAPAZARAN (col.)
Lapatzandegi toponimoan laburketa bat gertatuko zen eta bilakaera bera Lizarlan toponimoan izan zitekeen, *Lizarraran jatorrizko batetik.

lunes, 22 de junio de 2026

Arrikibar toponimoa

Arrikibar da Arabako Aiarako aurkintza bat, baita ere Zeanuriko baserri bat. Izendegi ofizialeko Zeanuriko lekukoak XVII. mendekoak dira, Arriquibar (1617, 1671), geroko lekukoetan ez dago ezberdintasunik. Arabako toponimoaren lekukotza oso berria da, XX. mendearen bukaerakoa eta hiru aldaera daude: Arrikibar, Alikibar eta Likibar (1990). Azken biak Arrikibar izenetik sortu zitezkeen, lehenik Alikibar sortuko zen dardarkarien disimilazioagatik eta gero, aferesia gertatu eta Likibar agertu zen.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Arriquibar [N, TO]
Arriquibar (el molino de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (el molino en el varrio de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa azesoria a la de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Alzuaga (cofradia de)], Ceanuri 18.1799, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria corriente de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar+) (Gabriel de Aspe administrador de la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar_de_Guinea (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude, egun dagoen izen bera dutela:

Arrikibar toponimoa aztertzeko, bi elementu antzematen dira, harri eta ibar izenak, baina tartean kontsonante bat dago, /k/ herskaria. Auñamendi entziklopediaren arabera, Arrikibar toponimoaren tarteko elementua -ki atzizkia da:
Arrikibar. Apellido vasco.
Etimologia
Ver ARRI (3), KI, IBAR (5).
Egitura hori aski bitxia da eta beharbada beste azalbide bat lehenestekoa da eta agian jatorrizko izenetik bi aldaketa gertatu dira. Horrela, toponimo osoa azalduko litzateke. Hasteko, beharbada deigarriena da metatesi bat antzematea, k-rr > rr-k. Beraz, hasieran bi elementu izango ziren, aker eta ibar izenak eta orduan *Akerribar sortuko zen. Gero, dardarkari bikoitza izateagatik, lehenengoa aldendu zen, metatesi bat gertatuz: *Arrekibar. Azkenik, bigarren silabako bokala aldatu zen, agian hurrengoaren eraginez, baina ezin da alde batera utzi orduan hasieran (h)arri izango zela. Laburbilduz, aker eta ibar hitzekin sortutako *Akerribar jatorrizkoaren dardarkari bikoitza saihesteko *Arrekibar sortuko zen eta ondoren, agian herri etimologiagatik Arrikibar jaioa zen. Aurreko egoeren lekukorik ez dago eta ziurrenik ez da agertuko baina horrela toponimo osoa guztiz azalduko litzateke.

viernes, 19 de junio de 2026

Menendo antroponimoaren lekuko toponimikoak

 Erdi Aroko antroponimian sarrera handia izan zuen germaniar jatorrikoa, tartean Menendo, hau zen Ermenegildo, Ermegildus antroponimoaren hipokoristikoa. Euskal Herrian, dirudienez, ez du lekuko antroponimikorik utzi, baina toponimian aztarrena utzi omen du, lurraldearen sartaldean:

1. Menerdo, Arabako Aiaraldean. Antroponimoa toponimo bihurtuko zen, beste elementurik gabe.

2. Menerdiga, hau ere Arabako Aiaraldekoa, Menerdotik hurbil. Antroponimoaz gain, -ika atzizkia egon daiteke, erromantzezko bilakaera jasanez.

3. Mendeika eta Menderika, Urduñakoak, Aiaraldeko mugan. Bi toponimoak nahiko hurbil daude eta, ziurrenik, toponimo beraren bi aldaera dira. Menerdiga toponimoaren elementu berberak dituzte, baina euskarazko bilakaera jasan dute.

4. Mendrika, Baztango toponimoa, Nafarroan. Mendeika eta Menderika toponimoen elementu berberak omen daude, baina toponimoaren kokapena oso ezohikoa da eta horrek zalantzazko bihurtzen du.

5. Mendiritxaga, Bizkaiko bi toponimo dira. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrean *Menenditz bezalakoa izan liteke, Menendoren patronimikoaren elementu berberekin.

6. Belendiz, Bizkaiko toponimoa. Mendiritxaga bezala, *Menendi(t)z bezalako batetik sortua eta ondoren aldatua. 

7. Mendexa, Bizkaikoa. Mendiritxaga toponimoaren antzekoa da, *Menendi(t)z oinarria litzateke eta ondoren artikulua. Azken bi toponimoetan i(t)z > (t)x bilakaera gertatu zen, euskararen sartaldeko ezaugarri bat.

Toponimoak zazpi edo zortzi dira, Mendeika eta Menderika toponimoak zenbatzearen arabera. Mendrika izan ezik, beste guztiak euskararen sartaldean daude. Lehenago batu ez izanaren arrazoia izan liteke gertatutako aldaketak, oso nabarmena metatesia izan zen, toponimo gehienetan gertatua, n-nd > nd-n, Mendeika, Menderika, Mendrika, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Beste aldaketa nagusia izan zen bokal arteko sudurkariari gertatutakoa, gehienetan aldatu zelako. Sudurkarien disimilazioek bi ondorio ekarri zituen, batetik n-n > n-r, Menerdo, Menerdiga, Menderika, Mendrika eta Mendiritxaga toponimoetan. Beste disimilazio bat izan zen n-n > l-n, Belendiz toponimoan. Azkenik, beste toponimo multzo batean bokal arteko sudurkari hori galdu zen, Mendeika eta Mendexa toponimoetan.
Hauetaz gain, beste aldaketa fonetiko batzuk izan ziren, bokal arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea, erdarazko fenomenoa, Menerdiga toponimoan. Beste aldaketa bat, toponimo bakarrari gertatua, sinkoparena, Mendrika toponimoan. Hiperzuzenketa, Belendiz toponimoari gertatuko zitzaion, *Melendiz jatorrizko batetik.
Azkenik, i(t)z > (t)x bilakaera, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Sarrera hauetan aurkeztutako lotura etimologikoak zuzenak badira, Menendo antroponimoak utzitako aztarrena ez da txikia izan. Gainera, nabarmendu nahi dugu lekuko antroponimikorik ez dagoela, beraz, Erdi Aroko euskal antroponimiaren ezagutzan hutsune handiak daude eta kanpoko antroponimiaren beharra dagoela ahalik eta hutsune gutxiago geratzeko.

jueves, 18 de junio de 2026

Mendexa toponimoa

 Mendexa, gaztelaniaz Mendeja, Bizkaiko udalerri bat da. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Mendexa toponimoaren gaineko informazioa dago, lekukotza XIV. mendean hasten da:

mendesa (1338/09/12)
mendexa (1384/03/28)
mendexa (1482/01/08-09)
XVII. eta XVIII. mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendeja [N, TO]
Mendeja (Ygnazio de Aquerregui uezino de) [Alttamira (la casa de)], Bedarona, a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja (la casa de), Mundaca, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendexa (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.


Mendeja [N, NO]

Mendeja (Joseph de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Arranegui (segunda barriada de)], Lequeytio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Ycuza_Recalde (la cassa de) (pr.n.res)], Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (ynquilino) (Basilio de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja viuda (ynquilino) (Cathalina de), Lequeitio, a.1745, FogVizcayaMs.
Hala ere, lekuko zaharrenak Toponimia medieval en el País Vasco bilketa liburuetan egon daitezke, XI. mendeko hiru lekuko agertzen direlako:
MENTEISA, MENTIEIZA. MENDEJA. B

S. GONSALVO MONNIOZ DE MARGARITA CONFIRMAT. S. SANCIO DIDAZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 284, AÑO: 1087.
“DON. EN ERMENDICA AL MON. DE ORSARES POR Dª LEGUNCIA MUÑOZ DE ORSARES. COG”.
NOMINACION:

SENNOR DEDACO AZENARIZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
LLORENTE: NOTICIAS HISTORICAS, VOL. 3, PAG. 448, AÑO: 1087.
“DONACION DE BIENES EN ERMENDICA Y LECIÑANA AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES”.
NOMINACION:

SENIOR DIDACI AZENARIZ DE MENTIEIZA FIDIATOR.
SERRANO: C. S. MILLAN, VOL. 0, PAG. 269, AÑO: 1087.
“LA NOBLE LEGUNTIA MUÑOZ HACE DONACION AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES DE UNA CASA CON SUS DEPENDENCIAS”.
NOMINACION:
Hiru lekuko eta bi grafia daude, Menteisa eta Mentieiza. Transkribapenak nahiko zaharrak dira eta gerta liteke guztiz zuzenak ez izatea. Dena den, Mendexa toponimoarekin lotzeko oztopo nagusia /t/ izan daiteke, baina ziurrenik hiperzuzenketa gertatuko zen, jakinik joera dagoela sudurkari atzeko herskari ahoskabeak ahostuntzeko, eskribauek berreskuratuko zituzten inoiz izan ez diren herskari horiek. Ziurra da lekuko hauek azterketa sakonagoa merezi dutela, baina funtsean, *Mendeiza bezalako toponimo bat islatuko lukete eta XI. eta XIV. mendeen artean iz > x bilakaera gertatuko zen, Mendiritxaga toponimoan gertatutako aldaketa bera.
Azterketa etimologikoari dagokionez, azken bokala artikulua izan daiteke eta hori kenduz, *Mendeiz geratuko litzateke eta bukaeran -iz atzizkia genuke, Euskal Herriko toponimo ugaritan dagoena eta patronimiko erabilera ere izan zuena. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Menendiz aipatzen du, beste askoren artean. Menendiz > *Mendeiz bilakaeran bi aldaketa izan ziren, batetik metatesia da, n-nd > nd-n, Menendo antroponimoaren ondorengo toponimiko batzuetan dagoena, Mendiritxaga toponimoan bezala. Bestea, bokal arteko sudurkaria galdu zen, bilakaera ezaguna euskararen historian, X. mendean baino lehenagokoa. Mendiritxaga toponimoan aipatutako sudurkaria ez zen galdu, dardarkari batek ordezkatu zuelako. Beste ezberdintasun bat txistukariei dagokie, batean frikaria zelako eta bestean afrikatua.
Laburtuz, Menendo antroponimotik *Menendiz sortu zen eta aldaketa batzuen ondoren Mendexa izena hartu zuen.

martes, 16 de junio de 2026

Belendiz toponimoa

 Belendiz  da Arratzuko auzoa, Busturialdean. Askotan Zabala auzoarekin bat eginik agertzen da, Zabala-Belendiz izena erabiliz.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XV. mende hasierakoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Belendiz izena:

belendis (1407)
belendiz, martin galindez de (1418/07/15 [1785])
velendis (1452)...
Toponimoaren lekuko gehiago agertzen badira ere, ez dago aipatzeko ezberdintasunik, bukaerako txistukariari dagokionaz gain.
Etimologiari dagokionez, Julio Caro Barojarena da kontuan hartzekoa, bere Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina liburuko 103. or:
En Vizcaya los nombres de pueblos o barriadas semejantes abundan: «Ajanguiz », «Albiz», «Anguiz», «Apraiz», «Arraiz», «Belendiz», «Berriz», «Besanguiz», «Biañez», «Duruguiz», «Fruniz», «Galdiz», «Gamiz», «Gazteiz», «Gauteguiz», «Gorliz», «Guereguiz», «Guerricaiz», «Idoguiliz», «Lauquiniz», «Leconiz», «Lemoniz», «Leniz», «Navarnizi», «Ondiz», «Otañez» «Terleguiz», «Urduliz», «Zangroniz». De «Allianicus», «Albicus», «Anguicus», «Apricus», «Arraicus» o «Arraeicus», «Belendicus», «Verricus», «Vianicus», «Furunicus», «Galdicus», «Gamicus», «Gorlicus», «Laucinicus», «Laecconicus», «Lemonicus», «Lenicus»... Muchos de estos nombres son romanos. «Allianus», «Albicus», «Furius», «Gautius» «Laucius» (y «Laucinus») y «Laecus» están documentados. De otros nombres ya hablamos antes: así «Apraiz», de «Apraicus», ostenta el mismo nombre personal que «Apricano» y «Aperregui»; «Lemoniz», el mismo que «Lemona», etc.
Hurrengo orrialdean Belendizen etimologiaz aipu bat dago, 104. or.:
Alguno es indígena. Por ejemplo, Belendicus puede relacionarse con el de «portus Blendium» de Cantabria (11), así como con el nombre que surge en una inscripción de Eguilaz en que se lee «Amba[t]us Plend[i] f. an(norum) XXX h. s. e.» (12). «Plend[i]» puede también compararse con el tribual de «pelendones», pueblo celtibérico (13). El nombre «Blendius» es céltico y todos estos otros también lo deben ser (14). En un capítulo posterior desarrollaremos todo lo referente a la onomástica personal indígena que entra en los nombres de pueblo, así como a los datos concretos recogidos del material epigráfico del N. de España y S. de Francia. En el caso de «Belendiz» notemos que con relación a los otros nombres comparados con él ha podido ocurrir la epéntesis de vocal que ya se ha señalado como frecuente en el vasco en su trato de palabras latinas.
_______
(11) Plinio, Y. H., IV, 111. «Blendea» es nombre femenino en inscripción de Ginzo de Limia, Navascués, Nuevo epígrafe romano de Galicia en Archivo español de Arqueología, 42 (1941), pág. 222.
(12) C. 1. L., II, 2948.
(13) Ptolomeo, II, 6, 53; Plinio, Y. H., III, 26.
(14) En Aquitania encontramos el pueblo de los «Belendi», citado por Plinio, N. H., IV, 108: «bél-éno-s» es, según D’Arbois de Jubainvile, brillante, resplandeciente, ardiente»: Holder, Alt Celtischer Sprachschatz, 1, col. 370. Es importantísimo señalar que en un epígrafe de Azaila aparece BE-L-E-N-O-S en escritura ibérica.
Mitxelenak aipatu zuen iritzi hori bere Apellidos vascos liburuan, baita bere Introducción fonética a la onomástica vasca lanean ere.
Analisi horrek badu zailtasun bat, hasierako multzoa, bl- edo pl-, euskara zaharrean galtzen zen, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Fonética histórica vasca tesian, 437. or.:
En préstamos el grupo se ha evitado de dos maneras:
(1) por simplificación, con pérdida de la oclusiva, (2) intercalando entre las consonantes una vocal anaptíctica. Ninguno de ambos procedimientos se ha aplicado radicalmente, por lo que el número de grupos del tipo pl, pr es cada vez mayor en el vasco histórico.
En inicial es frecuente pl > l: or. laket (da) 'se complace' < lat. placet, como landatu 'plantado', guip. vizc. langa 'traviesa, tranca' 'puerta rústica' < planca, vizc. lau 'llano' < planus (cf. Ax. plaundu 'arrasado', Oih. deblauki 'resueltamente', lit. 'de plano'), como luma (sul. lü'ma) 'pluma'. Cf., de fl-, lore (no sul.) 'flor' (6), guip. lab. vizc. lama 'ardor, llama'.
[...]
De oclusiva sonora más l: a.-nav. beleta 'acelga' (en Cinco Villas pleta), mer. olata 'oblada, bodigo', or. loria 'gloria', ant. erregela 'regla',
Beraz, litekeena da hasierako multzoa desegitea eta hasieran albokoa geratzea. Horregatik, bestelako hurbilketa bat egingo da sarrera honetan. Toponimoan, -iz atzizkiaz gain, Menendo antroponimoa izango zen. Hemen aurkeztutako etimologia zuzentzat hartzeko, hainbat aldaketa gertatuko ziren, hasiera kontuan hartuz. Hasteko, Bizkaiko toponimoan albokoa dago, hori euskaraz gerta zitekeen, sudurkari disimilazio baten ondorengoa izanik, edo, Melendo bezalako aldaera batetik jasoz. Aldaketa bitxiena hasierako kontsonanteari dagokio, jatorrian /m/ zena /b/ bezala egokitu zen. Ezaguna da euskaraz b-n > m-n bezalako asimilazioa eta, beharbada, hiperzuzenketa gertatu zen, jatorrizko *Melendiz batetik hasierako fonema asimilazio baten ondoriotzat hartuz, gertatu ez zen aldaketa zuzendu zuten, Belendiz sortuz. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Melendiz aipatzen du, beste askoren artean.

lunes, 15 de junio de 2026

Mendiritxaga toponimoa

 Mendiritxaga da Bizkaiko bi baserriren izena, bata Arrietan, bestea Busturian. Bi toponimoen lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Mendirichaga [N, TO]
Menderichaga (la casa de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Menderichaga (la caseria de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la casa de), Arrieta, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
-/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la caseria de), Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.


Mendirichaga [N, NO]
Menderichaga (Juan de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Menderichaga (Lucas de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Dom(ing)o? de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Domingo de) [Mendirichaga (la caseria de)], Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs....
Menderitxaga eta Mendiritxaga aldaerez gain, Mendeletxaga ere agertzen da liburu berean:
Mendelechaga [N, TO]
Mendelechaga (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoak deitura ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Menderitxaga aldaera ere agertzen da deitura erabileran, garai berean:
Toponimoaren azterketa etimologikorako Menderitxaga aldaera esanguratsua da, egungo izenean bokal asimilazioa gertatuko zelako, e-i > i-i. Hala izan bazen, Menderitxaga abiaburua da. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrekoan -i(t)z atzizkia dago, sartaldeko euskaren sabaikaritzea jasan zuena, beraz, *Menderitz berreraikiko genuke. Honek Mendeika eta Menderika toponimoak gogorarazten ditu eta hauek Menendo antroponimotik sortuak dira. *Menendiz toponimoa ala patronimimoa abiatuz, metatesia gertatu zen eta sudurkarien disimilazioa: n-nd > nd-n eta n-n > n-r, azken bilakaera Menerdo toponimoan bezala.

viernes, 12 de junio de 2026

Mendrika toponimoa

 Mendrika da Lekarozko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mendearen hasierakoak dira:

mendrica (1702)
mendiricagaña (1709)
mendrique (sic) (1894)
mendrika (1998)

mendríke (1992-1999)
Azken lekukoa da ahozkoa, antza denez i-a > i-e bilakaera gertatu da. Azterketa etimologikoa egiteko aipatu behar da Mendeika eta Menderika toponimoekiko antza. Izan ere, *Menderika > Mendrika bilakaera ontzat hartzekoa litzateke. Baina arazo toponimoaren kokapenean dago, -ika atzizkiaren eremua sartaldekoa da, Arabako eta Bizkaiko sartaldean. Hortik kanpoko lekukoak oso urriak dira, nahiz eta toponimo gutxi batzuk izan. Nafarroan Zabaldika dago, Esteribarko kontzejua, baita Zuñiga ere. Azken toponimo honek lekuko zaharrenetan Beztunica, Buztunica daude, bilakaera erromantzezkoa jasan zuelako, Menerdiga toponimoa bezala.
Beraz, toponimo hau sartaldean izanez gero, etimologia argiagoa izan zezakeen, baina Nafarroan izanik, zalantzazko bihurtzen da. Beharbada handik eramandako toponimoa da eta ondoren sinkopa jasan zuen, egun duen izena eskuratuz.

jueves, 11 de junio de 2026

Mendeika eta Menderika toponimoak

 Mendeika da Urduñako kontzeju bat. Gainera, toponimo eratorri batzuk ditu, Aquejelo-Mendeika bazter-auzoa, Arteaga-Mendeika bazter-auzoa, Elexalde edo La Iglesia-Mendeika biztanlegunea eta La Iglesia-Mendeika auzoa.
XVIII. mende bukaerakoa da Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuko aipua, II. liburuaren 22. orrialdean:

842.—Hay en Orduña y en las cuatro aldeas de su jurisdicción, que son Belandia, Lendoño de arriba, Lendoño de abajo y Mendeica, 226 fogueras de vecindario; las 173 en el casco de la ciudad; 294 casas parroquianas, las 66 extramuros y montañas y 228 intramuros...
Mende beraren hasierako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendeica [N, TO]
Mendeyca (Domingo de Calzada uezino y regidor del lugar de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeyca (calle de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Mendeyca (la casa de) [San_Juan_del_Monte (uarrio de)], Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak aurkitzen dira Colección Documental del Archivo Municipal de Orduña (1511-1520), de la Junta de Ruazábal y de la Aldea de Belandia. Tomo II liburuan. XVI. mendeko lekuko bat dago, 47. agirian, 1506.-1527. urte tartean:
Otrosy, con tanto que ningund vezino de las aldeas de la dicha çiudad, que son Belandias y Lendonnos (sic) de Suso y Lendonno de Yuso, Poça, Mendeyca e Aquexolo,
Liburu berean beste lekuko batzuk daude XV. mende bukaerakoak, 52. agirian, 1491. urtekoan:
... e para de aqui adelante con los de las aldeas de las Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Arteaga e Mendeyca e Aquexolo...
[...]
Primeramente, que los de las dichas Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Aquexolo e Arteaga e Mendeyca ayan de sacar e saquen cada anno su ganado a paçer a la syerra de Salbada...
Bide batez, toponimo honen oso antzeko bat dago, oso hurbil, Menderika, Lendoñobeitiko aurkintza bat. Bilaketa egin da José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan, 100.-101. orrialdeetan herrixka honetako toponimoen ahozko bilketa dago, baina ez da agertzen.
XVIII. mendearen lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Menderica [N, TO]
Menderica (varrio de), Orduña, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko hau, dena den, Mendeika toponimoaren aldaera izan daiteke. Hori dela eta, egun bi toponimo beregain daude, Mendeika eta Menderika, udalerri berean. Bi toponimoen arteko antzak salatzen du jatorri bakarra dagoela. Beharbada Mendeika > Menderika bilakaera gertatu zen, baina hori oso bitxia da. Bestela, bi izenak sortuko ziren beste izen zaharrago batetik.
Azterketa etimologikoei dagokienez, bi aurkeztuko ditugu, lehena da P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca lanekoa, 156. or.:
6.18. Mendeika (barrio de Urduña, B)
Poza (1587: 46) cita Mendeica entra las aldeas de Urduña. El antropónimo de base puede ser Ventenius que Solin y Solomies (1994: 201) dan como dudoso. De *(terra, villa) ventenica no hay ningún problema de evolución fonética para llegar a Mendeika (cf., en lo que concierne al cambio b- > m-, Mañueta, calle de Pamplona / Iruñea, de bañu ‘baño’ más sufijo –eta).
Azkena, Ander Rosen Apuntes críticos de onomástica vasca lanekoa, 22.-23. or.:

Sarrera honetako azterketa bestelakoa izango da. Hasteko, eskualde honetako beste toponimo bat aipatuko dugu, Menerdiga. Honen jatorria Menendo antroponimoan omen dago, Menerdo toponimoa ere utzi zuena, eskualde berean. Bi hauekiko ezberdintasuna agerikoa da, baina metatesi baten ondorengoak izan litezke, Mendeika eta Menderika. Menendo antroponimotik abiatuz, -ika atzizkiaren eransketa gertatu zen, Menerdiga toponimoan bezala, baina ondorengo bilakaera ezberdina izan zen, hasieran *Menendika sortuko zen eta ondoren metatesia gertatuko zen, *Mendenika sortuz. Aldaera honetatik aztergai diren bi toponimoak sortuko ziren, batean bokal arteko sudurkaria galduz, Mendeika, eta bestean disimilazioa ere gertatu zitekeen, Menerdo toponimoan bezala, n-n > n-r, Menderika sortuz. Horrela, aldaera zahar batetik egun diren bi toponimoak sortuko ziren. Menderika toponimorako ez da azalbide bakarra, agian Mendeikatik sortu zen, besterik gabe.
Mendeika zein Menderika toponimoetarako eman den azalbidea zuzena bada, bi toponimo hauek eta Menerdiga toponimoak jatorri bera dute, baina azken honek erdal eragina jasan zuen eta besteek euskararenak. Izan ere, hiru toponimoen artean kilometro gutxi daude, agian hasieran toponimo handi bat zen, gerora zatitu zena. Menerdiga, Gaztelaren mugan izanik, gaztelaniaren eragina jasan zuen, beste biak, euskal eremuan zeuden eta euskaren bilakaera izan zuten. Azkenik, 2004. urteko Bizkaiko gida Kartografikoan agertzen dira aztertutako bi toponimoak, goiko aldean, eskuinean, Mendeika dago eta behekoan Menderika: