viernes, 7 de marzo de 2025

Txipitzallekoa toponimoa

 Txipitzallekoa da Oñatiko etxe bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Zubillaga auzoan:

TXIPITXALLEKOA (prop.)
Toponimoak ez du interpretatzeko arazo handirik, bukaeran artikulua dago, aurrerago -ko atzizkia eta, azkenik, oinarrian txikitzaile hitzaren aldaera bat:
txikitzaile.
1. (-alle Lar, H (<ch->), Zubiau Burd 109), txiketzaile ( -ille V? ap. A) "Herrero, el oficial principal en las herrerías grandes, arotza, que también se llama macero y ahora txikitzallea" Lar. "Tirador en las herrerías [...] pequeñas, txikitzallea" Ib. (v. tbn. Lar Cor 72). "Oficial de ferrerías pequeñas" A. "Jefe en las tiraderas o ferrerías pequeñas" Zubiau Burd 109, citando a Larramendi. Cf. Caro Vasconiana I (Madrid, 1957), 134: "El jefe de las ferrerías mayores se llamaba arotza y en las menores txikitzalle o achicador".
2. "Achicador, txikitzallea " Lar.
Agerikoa da burdinolaren jarduerarekin loturako lanbidea dela. Hitz honek badu, beraz, oso testuinguru zehatza eta aipagarria da Oñatiko auzo berean Urtzallekoa toponimoa badela, lan alor berekoa.
Azkenik, aipatzekoa da toponimoan txipi dagoela, txiki hitzaren aldaera. Beharbada aldaera honek erakutsiko luke toponimoa nahiko zaharra dela, txikitzaileren lekukoetan behin ere ez dagoelako txipitzaile bezalakorik. Hala ere, gerta liteke Oñati inguruan txipi hitzak luzaroan irautea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario