toponimoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
toponimoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Ogallurreta toponimoa

 Ogallurreta da Bidasoa ibaiaren erreka bat eta Hondarribiko baserri bat. Hiru toponimo eratorri daude, Ogallurretazpi eta Ogallurretagaraikoa baserriak eta Ogallurretagaña aurkintza.
Toponimoaren lekukotza XVI. mendera arte heltzen da Hondarribiko toponimia liburuan, 646. or.:

Lekuko zaharragoak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan, 66. agirian, 1503.-1537. urteen artean:
Oguellurreta de baxo, medio fuego Medio fuego
Oguellurrea de suso, medio fuego
Kontuan izanik lekuko haeuk, zalantzazkoa da liburuan agertzen den aipua, ogilurreta 'tierra de pan' zela. Bigarren bokalean aldaerak daude, /e/, /i/, /a/ eta /o/. Zaharrena beharbada jatorrizkotik hurbilen dago eta, beraz, analisirako Ogellurreta lehenetsiko dugu. Hala izan bazen, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago lur hitza eta oinarrian, hitz egokiena hogei izan liteke. Hala bazen, lehenagokoa da il > ll bilakaera, toponimian gutxitan agertu ohi dena. Alde semantikoa geratzen da azaltzeko, hogei lur zehazki zer zen historiari lotutako gaia da, lurren banaketa zaharrari lotua, beharbada.

Maguregi toponimoa

Maguregi da Bizkaiko bi herritako toponimoa, Mendatan baserri bat da baina Etxebarrian baserria izateaz gain badira Maguregialdekoa eta Maguregiandikoa baserriak, ahaztu gabe Maguregierreka hidronimoa.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Maguregui [N, TO]
Maguregui (la casa de) [Galarza (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aldecoa (la casa de) [Galarza (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aldecoa (la caseria de) [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aurtenechea (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Maguregui_de_Medio (la caseria de) [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_de_Yusso (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goitia (la caseria de) [Varinaga (cofradia de)], Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goytia (la casa de) [Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goyttia (la cassa de) [Murua y Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Toponimoak ia bostehun urtez iraun du aldaketarik gabe eta ziurrenik zaharragoa da, beraz, oso egonkorra izan da. Etimologiaren aldetik interesgarria da Mitxelenak jarritakoa bere Apellidos vascos liburuan:
Hitza Orotariko Euskal Hiztegian agertzen da, nahiz eta lekukotza urria izan, maguri:
maguri.
Etim. v. marrubi .
(AN-5vill), magauri (AN; Aq 1240 (AN)), magurri (AN-arce) Ref.: Lcq 80; A (maguri, magauri); EI 383 .
Fresa. Cf. mahali. Cf. VocNav s.v. maguriya.
Sasi-bazterrean ikusten diren magurien heinerakotua. JE Med 62.
Bere erabilera eremua Nafarroan dago, Bizkaitik urrun. Gainera, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) delakoan marrubi hitza bilatu ondoren Bizkaian malluki hitza nagusi da eta gutxi batzuetan mallubi hitza dago:
Bizkaiko hitzen trinkotasunak oso zailtzen du maguri edo antzekorik izatea eta hemen beste analisi bat proposatuko dugu, bi elementu izan daitezke, bukaeran hegi izena genuke baina oinarrikoa Maguma toponimoa izan daiteke, jakinik bere izen zaharra Maguna zela. Beraz, Maguna + hegi > *Magunegi > Maguregi? Sudurkari disimilazio baten ondorengoa litzateke Maguregi.

2026(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Osalaitz toponimoa

 Osalaitz da Zilbetiko aurkintza bat. Ez du lekukotza zahar handirik, zaharrena XX. mende hasierakoa delako:

osalaiz (1914)
osalaitz (1996)
Osalaitz (2019)
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiaren arabera, bigarren elementua haitz izena litzateke, baina ez dute aurrekoaz ezer adierazten. Sarrera honetan azterketa etimologikoa bestelakoa izango da, bukaeran -i(t)z atzizkia dagoela uste dugulako eta oinarrian antroponimo bat, Otxalo, beharbada. Otxolo toponimoen sarreran antroponimo hori aipatua izan zen, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen den bezala, Otxoloren lekukorik ez dago baina bere kide zaharragoa izan daitekeena bada, Otxalo, 162. or.:
Otxalo (Otxoa): Garcia Ochalo (1217, Iratxe, 290). Ikus Irigoien (1995: 19). Ikertzaile honek (1995b: 27-28) Biarnoko Ossau ibarraren izena ere Otsalo-tik eratortzen du, Pirinioetako hizkeretan ohikoa den azken bokalaren galtzapenez eta amaierako albokoaren bokaltzez. Erdi Aroan Ochaloyz eta Ochaleç patronimikoak ere aurkitzen ditugu (Salaberri, 2003: 230).
Otxaloiz eta Otxalez patronimikoak aipatzen dira eta Osalaitz toponimoak egitura bera izango zuen. Antroponimian zein toponimian -itz atzizkiak jatorri bera izango zuen eta esanahia ere antzekoa, toponimian norbaiten lurraldea adierazteko eta antroponimian seme alaben aita adierazteko. Toponimoa sortu bazen Otxalo antroponimoa bizi izan zen garaian, ia milurte bat iraun du baina paperean duela mende bat jarria izan zen eta horrela mende ugari igaro ziren aldaketak batzuk gertatzeko eta prozesu hori erraztuko zen antroponimoa galdu zenetik aurrera. Aldaketa bat, nabarmenena, bokalari dagokio, garai batean *Osaloitz izan bazen Osalaitz bihurtu zen, beharbada aurreko silabako bokalaren asimilazioagatik. Lehenengo txistukaria arkaismoa izan daiteke, antroponimo horren oinarria Otsoa izango zelako, gehienetan Otxoa agertzen bada ere. Otxolo toponimoen sarreran informazio gehiago antroponimo eratorri horretaz.

Otxolo toponimoa

 Otxolo da Orendaingo aurkintza bat. Lekukoak mende honetakoak dira eta aldaerarik ez dago. Analisia egiteko, Nafarroako Otxolo toponimoen analisi berbera izan dezake Gipuzkoako toponimoak. Horietarako *Otxolo hipokoristikoa proposatu zen, Otxoa antroponimotik sortua, Otxalo antroponimoaren lekukoak badaude eta elementu berdinak ditu, ezberdintasun bakarra, batean otso > otsa- bilakaera izan zen eta bestean ez.
Hala ere, Bizkaian Osolo eta Otsolo toponimoak daude eta hauetarako bi aukera daude, lehenago aipatutako *Otxolo antroponimoa ala otxolo hitza, sartaldekoa. Horrek zalantza sortzen du, badirudi otxoloren erabil eremua oso txikia izan zela, baina, beste aldetik, *Otxoloren lekuko zuzenik ez dago, baina bai Otxalo aldaerarenak. Beraz, zalantzarako lekua geratzen da Gipuzkoako toponimo honen azalpenean.

2026(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Osolo eta Otsolo toponimoak

 Osolo da Mallabiko erreka bat. Lekuko zaharrik ez du ezta informazio gehiagorik ere:

Otsolo da Markina-Etxebarriko baserri bat, aurrietan dagoena:

Azken honen XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII (https://books.google.es/books/about/Nombres_de_familia_y_oic%C3%B3nimos_en_las_f.html?id=qU-iPQAACAAJ) liburuan:
Osolo [N, TO]
Osolo (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ossolo (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.

Otsolo [N, TO]
Otsolo (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.

Osolocoa [N, TO]

Osolocoa (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Azkena izan daiteke toponimo eratorri bat edo baserriaren beste izen bat. Bitxia da 1796. urteko Otsolo grafia, egun duen bera.
Bizkaian izanik, bukaerako elementua solo izen arrunta izan liteke eta oinarrirako aukera bat baino gehiago daude, otso izen arrunta, Otsoa antroponimoa edo ogi izenaren eratorpen aldaera ot-, cf. otarteko, e. a. Bizkaian izanik, otxolo hitza ezin utzi aipatu gabe, bere erabil-eremua sartaldekoa delako, Gernika inguruko euskararena:
otxolo.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
Beste aukera bat dago, Otxolo toponimoen sarreran erakutsi genuen aukera handiak zirela pentsatzeko inoiz *Otxolo antroponimo hipokoristikoa izan zela, agirietan Otxalo agertzen denarekin lotua, baina toponimo horiek Nafarroakoak ziren, Bizkaitik urrun eta horregatik horietarako *Otxolo proposatu zen baina Bizkaiko toponimoetarako bi aukera ditugu, otxolo hitza edo *Otxolo antroponimoa, jakinik azken honen lekuko zuzenik ez dagoela.

Ubegi toponimoak

 Ubeg agertzen da Bizkaiko lau udalerrietan, Orozkoko iturburua da, Bedian baserria da, baita Etxebarrian ere, herri honetan Ubegiburu izeneko basoa dago. Azkenik, Igorren Ubegi iturria dago. toponimoek ez dute lekuko zaharrik baina analisia ez da zaila, jakinik euskaraz dagoela hitz elkartu bat, ur-begi, lekukotza txikia utzi ez duena:

UR-BEGI (Lar, Añ A, H; ubegi Lar, H). a) Burbuja. "Campanilla de agua", "gorgorita" Lar. "Ampolla en el agua" Lar y Añ. b) (L ap. A; H). Manantial. "Aphalgune hortan urbegi bat bada, en cette dépression là, il y a une source" H. Cf. el top. medieval Ubegui citado supra [Martin d'Ubegui, mercader de San Çabastian. (1351) Arzam 415.].
[...]
Hitz honen euskal testuetako lekuko ia guztiak joan den mendekoak dira eta ur-begi aldaera darabilte, lekuko toponimiko hauetan Ubegi aldaera agertzen da, baita Orotariko Euskal Hiztegiko Erdi Aroko lekukoa, Martin d'Ubegui (1351). Urbegi toponimoak ere badira, Lazkaoko aurkintza batek Urbegi izena du, Deban Urbegiko haitzuloa dago eta Sopelan Urbegi Etxea bada. Hauek, beharbada, azken mende hauetakoak dira, euskal testuetako lekukoen garaikideak, baina ubegi toponimoak ziurrenik zaharragoak dira, hitz elkartu zaharra dutelako eta halakoa da hiztegiko Martin d'Ubegui, XIV. mendekoa.

2026(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Otxolo toponimoak

 Nafarroan sei toponimok dute hasiera otxolo-, Otxoloko barga, Otxoloko itzala eta Otxologain toponimoak Unanukoak dira. Artikutzakoa da Otxoloborda eta Goizuetakoak dira azken biak: Otxoloborda eta Otxolobordako borda.
Lekuko zaharrei dagokienez, guztietan oso berankorra da, askotan XX. mende bukaerakoak, bat izan ezik, Goizuetako Otxolobordaren lekukotza XVIII. menderaino heltzen delako:

osola = otsolo (1750)
ocholo-borda (1829)
ocholoborda (1856)
Lehenengo lekukoa nahasgarria da baina beste guztietan izen bera dago, txistukariaren islapena izan ezik. Ontzat hartzen badugu Otxoloborda aldaera, berarekin daude beste bost toponimoak eta guztiek Otxolo dute hasieran. Orotariko Euskal Hiztegian bilatu eta otxolo izena bada, baina bere erabil eremua aski mugatua da:
otxolo.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
Horrek zalantza pizten du, beharbada garai zaharragoetan askoz hedatuago zegoen baina hori ere ez da nahitanahiezkoa, beharbada hitz hori Gernika inguruko berrikuntza bat zen, gaztelaniazko orzuelo izena gogorarazten du.
Antroponimiara begirada eginez, Otxoloren antza nabarmena da Otxoa antroponimoarekin eta geratzen da azaldu gabe azken elementua, bukaerako -lo hori, baina hori atzizki hipokoristikoa izan zen P. Salaberrik Izen ttipiak euskaraz liburuan erakusten duen bezala, antroponimo eratorri batzuk badaude: Auriolo, Markolo... Otxoloren lekukorik ez dago baina bere kide zaharragoa izan daitekeena, Otxalo, 162. or.:
Otxalo (Otxoa): Garcia Ochalo (1217, Iratxe, 290). Ikus Irigoien (1995: 19). Ikertzaile honek (1995b: 27-28) Biarnoko Ossau ibarraren izena ere Otsalo-tik eratortzen du, Pirinioetako hizkeretan ohikoa den azken bokalaren galtzapenez eta amaierako albokoaren bokaltzez. Erdi Aroan Ochaloyz eta Ochaleç patronimikoak ere aurkitzen ditugu (Salaberri, 2003: 230).
Otxaloren oinarrian otxa- dugu, Otxoa antroponimotik jasoa, baina *Otxolo ere hipokoristikoa izango zen eta oinarria ez zen aldatu izen honetan.
Laburbilduz, Otxoa antroponimotik -lo atzizki gehituz bi hipokoristiko sortu ziren, Otxalo ezaguna eta *Otxolo ezezaguna, lekuko antroponimikorik ez du utzi baina toponimian bere isla geratzen da.

Maguma toponimoa

 Maguma da Bizkaiko herri batzuetako oinarria. Mendatan baserria da eta Muxikan Magumabekoa eta Magumazelaia baserriak ere badira. Bi herri hauek mugakideak dira. Gainera, Zornotzan Magumazelai larrea dago eta Iurretan Magumako portaleak lepoa dago.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Maguna [N, TO]
Maguna (el molino de), Ybarruri, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Maguna (el molino en Ybarruri+), Guernica, a.1796, FogVizcayaMs.
Maguna_Aurrecoechea (la casa de), Ybarruri, a.1796, FogVizcayaMs.
Maguna_Aurrecoechea (la caseria de) [San_Lorenzo_de_Maguna (cofradia de)], Ybarruri, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguna_Aurrecoechea (la cassa de) [Guernica (auezindada a)], Ybarruri, a.1704, FogVizcayaMs.
Maguna_Basterrechea (la caseria de) [San_Lorenzo_de_Maguna (cofradia de)], Ybarruri,
a.1745, FogVizcayaMs.
Maguna_Basterrechea (la cassa de) [Guernica (auezindada a)], Ybarruri, a.1704, FogVizcayaMs.

[...]
Bilakaera gertatu da Maguna zaharretik Maguma berrira, un > um hain zuzen. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan ikus dezakegu, Amumasolo toponimoan adibidez.
Toponimoa deitura ere bada eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude:

Toponimo bitxia da, daukan egituran zaila da elementu ezagunik aurkitzea baina, beharbada, aldaketa txiki batek toponimoa argitzen lagun dezake. Sartaldeko euskaran ezaguna da i > u bilakaera, hitz zahar batzuetan ikus dezakeguna, uzen : izen, ule : ile... Toponimian ere aleren batzuetan ere eragin zuen aldaketa horrek, Umerez toponimoan esaterako. Maguma berriagoan gertatu bazen, aurreko izena *Magina izango zen eta badago hitz homofono bat, magina. Beharbada, leku hauetako topografian bazen zerbait magina itxura zuena eta horrelako izen bat erabili zuten. Gainera, gerta liteke *maguna aldaera izatea arkaismo bat, gerora aldatua.

2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Petritxoneko borda toponimoa

 Petritxoneko borda da Berueteko aterpe bat. Lekuko zaharrenak XVII. mendekoak dira:

petruchena (1677)
petruchenea, casa (1693)
petrichonea (1726)
petruchenea (1817)
petritxoneko borda (1997)
Bilakaera ezohiko bat izan da, lekuko zaharrenetan Petrutxen(e)a zena Petritxonea bihurtu zen. Dirudienez, oinarria *Petrux izan daiteke eta ia izen homofono bat dago, Petruxa, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 211. or.:

Toponimoan *Petrux zein Petruxa ager daitezke baina Petritxo askoz arruntagoa da, bere egitura oso erraza da, oinarrian Petri antroponimoa eta ondoren -txo atzizki txikigarria, Erdi Aroan ere ezaguna zen, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan garai hartako lekukoak agertzen dira, 222. or:
Toponimo honetan aldaketa nabarmena gertatu zen, oinarriko elementua, antroponimo hipokoristikoa aldatu zen, *Petrux/Petruxa ezohikotik Petritxo arruntagora, biak Petri antroponimotik sortuak dira, baina lehena Petru aldaeratik.

2026(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Zamargilleneko borda toponimoa

 Zamargilleneko borda da Iruritako etxe bat. Lekuko zaharrena XVII. mendekoa da eta etxe nagusia aipatzen du:

çamarguilearena (1645)
zamarguillearena, casa llamada (1702)
zamarguilarena, casa de (1711)
Toponimo eratorrian borda hitza dago eta toponimo nagusian artikulua eta genitiboaz gain, *zamargile hitza dago. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago, baina oso hitza antzekoa agertzen da, blog honetan aztertutako Zamarginarena toponimoaren sarreran, zamargin, izenaren elementuak zamar eta -gin dira. Beharbada garai batean zamargin hitzaz gain, *zamargile sinonimoa ere izan zen.
Toponimo batzuk gehiago daude *zamargile hitzarekin:
Zamargilleneko borda (Aniz) eta Zamargilleneko erreka (Aniz), Zamargilleneko borda (Etxalar). Bukatzeko, Iruritan ere bada Zamargilleneko ardiborda. Beharbada toponimo hauetako batzuetan ñ-n > ll-n disimilazioak azal ditzake egungo izenak, baina beste batzuetan ez dago zalantzarik *zamargile hitza izan zela. Bi atzizki daude, -gin eta -gile sinonimoak, eta beharbada lehian izan ziren. Toponimian, -gin atzizkia da behin eta berriz dagoena, Oialgindegi, Santuginena toponimoetan -gin atzizkia dago eta Sarrallagillenea eta Zarragillenea toponimoetan -gile dugu.
Atzizki bikoiztasun bera dago Zillargiñenea eta Zillargilleneko erreka toponimoetan,  zilargile eta zilargin sinonimoekin sortuak izan daitezkeenak.

Gonzaloetxe toponimoa

 Bizkaiko Muxika herriko toponimo honen lekuko bakarra ezagutzen da, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan dago:

Gonzaloeche [N, TO]
Gonzaloeche (la casa de), Mujica 18.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoa gardena da eta bi elementu ditu, bukaeran etxe izena eta oinarrian Gonzalo antroponimoa, Gonzaloena toponimoaren sarreran informazio gehiago antroponimo honetaz.
Egitura hori, PI + etxe, ez da oso ugaria baina aleak badira, gehienak sartaldean, Estebanetxea toponimoa bezala.

2026(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Gonzaloena toponimoa

 Mendatako etxe honen lekuko bakarra dago eta, antza denez, ez da gure egunetaraino heldu. Lekukoa dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Gonzaloena [N, TO]
Gonzaloena (la cassa de Mendata llamada), Mendata, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, Gontzalonea toponimoaren elementu berberak izango zituen, atzetik aurrera, artikulua, genitiboa eta Gonzalo antroponimoa, gorago aipatutako sarreran informazio gehiago erdal jatorriko antroponimo honetaz.

Gonzalo toponimoa

 Gonzalo da da Oiartzungo baserri bat. Informazio gehigarri apurra dago Oiartzungo toponimia liburuan, 151. or.:

Gonzalo. Baserria.
Ergoiengo errepide-bazterrean kokatua, antzinatik dokumentatu da (1499, MUG1O, 164. or. “casa de Gonzalo”).
XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
GONZALO (prop.) Ergoien ballara, Oiartzun
Toponimoak 500 urte baino gehiago iraun du aldaketarik gabe, elementu bakarra dauka, Gonzalo antroponimoa, germaniar jatorrikoa. Izen honetaz informazio gehiago Gontzalonea toponimoaren sarreran.

2026(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Mimetiz toponimoa

 Mimetiz da Zallako biztanle entitatea, udalburua. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Mimetiz (1722), Mimetiz (1796), Mimetiz (1798)... 
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko bost lekuko jaso dira:

Toponimoa, beraz, ez da aldatu azken ia 500 urteetan eta litekeena da askoz zaharragoa izatea. Alfonso Irigoien toponimo honetaz arduratu zen, bere Las lenguas de los vizcainos. Antroponimia y toponimia medievales lanean, 416. or.:
71. “Mimeuri, térm. de Carranza, 1860”, con segundo elemento (h)uri ‘villa’, seguramente aplicado a un nombre de persona, cfr. “Mimetiz, barrio de Zalla”, que tiene forma de patronímico, además de sufijo.
F. Fernández Palaciosek, bere tesian Irigoienen analisia aipatzen du eta ustezko lotura ikusten du mimen hitzarekin, Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana) liburuan, 1146. or.:
Toponimoaren bukaeran atzizki bat dago, -iz, patronimiko bezala erabilia izan zen, baita toponimian ere, azken batean jabegoa adierazten zen, dela seme-alabena, dela etxe edo lurrena. Oinarrian antroponimo bat dugu, lekukotu gabea, baina ziurrenik konplexua zen, bukaeran atzizki bat izango zuelako eta oinarrian Meme, Mime, Mimi aldaerak dituen antroponimoa. Imizkotz toponimoarentzat *Mimisko oinarria proposatu dugu, Mimi + -sko egiturarekin, Mimetiz toponimorako -ittus atzizkia egokia izan liteke: Mime + -ittus > *Mimettus, lekukotu gabea, *Imisko bezala.

Zamarginarena toponimoa

 Zamarginarena da Añezkar-Oteitzako etxe bat. Lekuko zaharrenak XVII. mendekoak dira:

pelejero. casa del (1632)
zamarguinarena (1693)
zamarguin (1927)
Toponimoaren lekukoetan zamargin eta pelejero agertzen dira, sinonimotzat hartuz. Izan ere, zamargin hitzaren sarreran pellejero dago:
1 zamargin.
Onom.: Domicu Zamarguina. (12009 Arzam 461. Johan Çamarrguin. (1330) Ib. 461.
1. (Lcc).
Fabricante de pellizas, zamarras. "Pellejero" Lcc. Cf. Or Eus 15: Errazkingo Zamargin, que parece ser un apodo.
2. "Melenero, operario que hace frontales para los bueyes" A (que cita el ej. de Moguel).
Ze langintza zamargin, bizarrak bizarra eragin. Mg PAb 122 (en su ed. de 1899, Azkue traduce "el que hace gorros para las ruecas").
Aspaldian, zamargin lanbidea ohikoa zen, toponimian utzi dituen izenak kontuan hartuta: Zamarginaldapa (Aldatz), Zamargiñenea aurkintza (Intza) eta Zamarginsoro (Aralar), gutxi batzuk aurkeztearren.
Zamarginarena interesgarria da, toponimoaren lekukoetan izen bera bi hizkuntzatan agertzen delako, batere ohikoa ez dena.

2026(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Gontzalonea toponimoa

 Gontzalonea da Hondarribiko baserri bat. Izendegi ofizialeko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Gonzaloenea (1857). Beste guztiak XX. mende bukaerakoak dira Gonzalonea (1992), Gonzaloenea (1993)... XX. mendeko beste lekuko zaharrago bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

GONZALBO ENEA (GONTZALONIA) (prop.) Arkolla ballara
Harrigarria da /b/ hori, beste inon agertzen ez dena. Hondarribiko toponimia liburuan ere bada, eta XVIII. mendeko lekuko bat ere badu, 372-373. or.:
Gontzalonea
Kontzeptua: Baserria

Iturriak: 1737: Gonzalonea E-7-II-31-2 (3. or.)
1857: Gonzaloenéa Nomen. (43. or.)
1865: Gonchalonea Reg. 4 (90. or.)
1867: Gonzalonea Reg. 4 (92. or.)
1880: Gonchalonea D-9-1-2
1888: Conchalenia Reg. 24 (178. or.)
1891: Goncholanea D-7-1-7
1908: Gonzalenea H.A.05
1911: Gonchalonea o Gonchaloenea Reg. 4 (93. or.)
1922: Gonchalonea D-9-3-6
1945: Gonzalo-enea (15. or.)/ Gonzalonea (256. or.)/ Gonchalonea (301. or.) Amil.
1986: Gonzalo Enea (Gontzalonia) Ond. (156. or.)
1989: Gonzaloenea Hon. 34 (2. or.)

Ebakera: 1992: Kontxalonia Miguel Ugarte
1992: Kontxalenia Miguel Iridoi
1992: Kontxalenia Jose Arozena
1992: Kontxalenia / Gonzaloenea Juanito Gonzalez
1992: Gontxalenea Lorenzo Larretxea

Kokagunea: 41.50.6

Oharrak: “sita en el termino de Muliate” E-7-II-31-2. “la finca adquirida por Doña Eustasia Casadevante y Goenaga se titula Gonchalonea y no Becoerrota” Reg. 4 (1882, 92. or.).
“desaparecidos o en ruinas” Por. VIII (1987, 537. or.). Azaltzen da, alde batetik, “barrio de Arcola” (1865, 90. or.) edo “barrio de Arcoll”en (1894, 92. or.) eta, bestetik, “barrio de Santiago”n (1882, 92. or.) Reg. 4.
Lekukoetan behin bakarrik agertzen da lehenago aipatutako /b/ hori eta ziurrenik egilearen interpretazio bat zen. Hori arkaismo nabarmena izango zen baina aldaera ugarien artean lekuko bakarra XX. mendearen azken herenekoa izateak susmagarri bihurtzen du.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerako genitiboa eta oinarrian Gonzalo antroponimoa, Untzalu antroponimoaren gaztelaniazko aldaera, Euskal Herrian ezezaguna ez zena, Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan aipatzen denez:
3.184. GONÇALUO, GONÇALO, eta baita-ere GONÇALUET: Gonçaluo d’Arasçiel, (1366, PN-XIV, F.Tud., 440 orr.), Tudela-n; Gonçalo pastor, (1366, PN-XIV, F.Tud., 430 orr.), Cascant-en; Pero Garcia con Gonçaluet su fillo, (1330, PN-XIV, F.Est., 236 orr.), Larraga-n.
XIII menderako GONZALVO, GONÇAL: domno Gonzalvo capellano de Baigner, (1213, El gran Pr. Nav., dok. 151); don Gonçal Yuaines de Mendoça, (1289, El gran Pr. Nav., dok. 509).
Beraz, euskal lurraldean bi antroponimo erabili ziren, biak jatorri berekoak, bata Untzalu, euskararen bilakaera jasan zuena eta bestea Gonzalo, egokitze gabekoa, gaztelaniatik zuzenetik hartu eta erabilia.

Txeroene toponimoa

 Donostiako toponimo honen lekuko bakarra dugu, XIX. mende erdialdekoa. Donostiako toponimia izeneko bilketa lanean jasoa:

Cheroene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).
Lekuko bakarra denez, ziurtasuna gutxiagokoa da; baina, hala ere, analisi etimologiko fidagarria emateko aukera dago jakinik etxe izena dela eta izen horiek normalean egitura ezaguna dutela. Toponimoaren bukaeran artikulua izan ohi da, honetan ez, eta genitiboa eta geratzen dena antroponimo bat edo izengoiti bat izan ohi da, jabearenarena. Donostiako honetan *Txero ezezaguna. Esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ez dago baina bai oso izen antzekoa, Txeru, 64. eta 65. or.:

Txeru bada Peru antroponimoaren hipokoristiko bat, *Txero izan daiteke Peroren hipokoristiko bat, lekukorik gabekoa. Beste hipokoristiko bat, Perotik sortua, Perotxenea toponimoan dago, Perotx(e), hain zuzen.
Beraz, Txeroene toponimoan *Txero antroponimoaren hipokoristikoa dago, orain arte ezezaguna baina Donostiako toponimo hau da eskura dugun lekuko bakarra baina nahikoa ziurtatzeko inoiz *Txero izan zela.

2026(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Petrecón toponimoa

 Petrecón da Oibarko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mende hasierakoak dira:

petricon (1703)
petrecon (1703)
petrecon valle magra (1704)
Lehenengo lekukoa da besteetatik urruntzen dena baina ziurrenik toponimo interpretatzeko gakoa duena. Badirudi antroponimo hipokoristiko bat dagoela, *Petrikon. Euskaraz sortuko zen eta horrela, oinarrian Petri dugu eta ondoren bi atzizki, batetik -ko atzizki txikigarria eta ondoren -on, erdal jatorrikoa. Erabilera urrikoa izango zen, ez dago, esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, honetan antroponimo hipokoristiko ugari agertzen dira, Erdi Arokoak ehundaka.
Aldaketa bakarra gertatu da, lekukoek erakusten dutenez, Petrikon zaharretik Petrekon sortu zen, bokal asimilazioaren eraginez, e-i > e-e.
Beraz, garai batean *Petrikon izan zen eta, dirudienez, Nafarroako toponimo hori da antroponimo honek utzi duen aztarren bakarra.

Petretxe toponimoa

 Petretxe da Dimako baserri bat. Lekuko zaharrik ez du, jaso direnak mende honetakoak direlako. Beraz, izen bakarra dago analizatzeko eta, dagoen bezala, bi elementu aurki ditzakegu, bukaeran etxe izen arrunta eta hasieran Petri antroponimoa izan daiteke, baina bere azken bokala galdu duenez, Petro edo Petra ere izan litezke. Horrelako egitera, PI + etxe, ez da ohikoa baina lekukoak ere badira, batez ere sartaldean, Manikoetxe toponimoa bezala, Sondikakoa.

2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Petrusenea toponimoa

 Petrusenea da Oronozko Bordaberria baserriaren beste izena. Lekukoak, izen batenak edo bestearenak, oso berriak dira:

bordaberri (1884)
petrusenea (1998)
bordaberria (1998)
Petrusenea toponimoan hiru elementu daude, bukaeratik hasiz, artikulua, genitiboa eta Petrus(a) antroponimoa, Petrusenborda toponimoan ere dagoena. Hori ez da antroponimo oso erabilia, Petri antroponimotik sortua.