Urdaineta da Aulestiko belardi bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenean izen ezberdina agertzen da, Urgaineta (1986). Ondokoetan, dena den, Urdaineta agertzen da eta hori izango da aztertzeko izena. Hala ere, lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke etimologia fidagarriagoa izateko.
Toponimoan bi elementu izango genituzke, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian aspaldiko izen bat, urdain 'txerrizain', toponimian behin baino gehiagotan ikusia, Urdanzelaieta toponimoa lekuko.
Gipuzkoan toponimo ezagun bat dago Urdaneta, oso antzekoa. Hala ere, Mitxelenak adierazi bezala, -eta atzizkiarekin osatutako toponimoetan ez da eratorpen aldaera agertzen, kasu honetan urdan-, baizik eta izan osoa. Horregatik beste analisi bat proposatu genuen, itxuraz nahasiagoa, baina zuzena, gure iritziz. Aulestiko toponimoan arazo hori ez dago eta beraz, urdain + -eta egitura hobestekoa da.
jueves, 23 de abril de 2026
Urdaineta toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario