Txantonena da Oñatiko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
TXANTONENA (prop.)Toponimo honetan, beste etxe izen askotan bezala, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian, Txanton genuke, Errenteriako Txantonekoa toponimoan dagoen bera. Honetarako aipatu genuen Anton antroponimotik sortua zela. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).Beraz, gutxienez hiru toponimotan dugu Txanton hipokoristikoa, blog honetan aztertutako Txantonsolo toponimoa gehituz gero.
No hay comentarios:
Publicar un comentario