martes, 7 de septiembre de 2021

Txantonekoa toponimoa

 Errenteriako etxe honetaz lekuko gutxi batzuk daude aurreko mendeetan, baina egun toponimo hori ez dago bizirik.
Txantonekoa etxearen lekukoak:

Chantonea Casa JCM, p. 297
Chantonecoa Casa 1721 ASE fº. 115 vto.
Chantonenea Casa 1832 ASE fº. 192
Hiru lekuko daude eta hirurak ezberdinak dira. Baina oinarria aldatu gabe dago eta hau da Txanton antroponimo hipokoristikoa, Anton izenetik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Ez da toponimo hau Txanton duen bakarra, blog honetan Txantonsolo toponimoa aztertua izan zen, oinarrian ere Txanton duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario