jueves, 9 de mayo de 2019

Martelopezkua toponimoa

Martelopezkua Oñatiko Zubillaga auzoko baserria da. Lekuko zaharrik ez dago, baina bada XX. mendearen bigarren erdiko lekuko bat, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan, baina ezberdintasun txiki batzuekin, bi baserri aipatu zituen:
"MARTINLOPEZKOA (MARTESKUA) (prop.)
MARTINLOPEZKOA TXIKIA (pr.)"
Beraz, baserri honek baditu, gutxienez, hiru izen, egun ofiziala dena, Martelopezkua; eta beste bi, izen ofizialtzat har zitekeena, Martinlopezkoa eta ahozkoa omen zena, Marteskua.
Guztietan elementu berdinak daude, baina aldaerak azaldu beharra dago. Toponimoak baditu antroponimo bat, Martin/Mart(i)e, patronimiko bat, Lopez eta atzizkia, -ko eta -a artikulua. Dirudienez, Martin antroponimo ezagunaren bi aldaera badaude hemen, Martin aldatu gabea eta Mart(i)e, euskararen mailegu zaharra, tarteko sudurkariaren galerak erakusten duen bezala. Toponimoaren historia osoa ezagutu gabe, badirudi Martin/Mart(i)e antroponimoaren bikoiztasunaz hiztunek bazekiten eta horrexegatik toponimo honetan bi aldaerak agertzen dira.
Azkenik, Marteskua aldaerak erakusten du batzuetan toponimo luzeen laburketak oso nabarmenak izan daitezkeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario