martes, 22 de septiembre de 2020

Txasparrena toponimoa

 Lizarrako toponimoa izan zen Txasparrena, lekuko bakar baten bitartez ezaguna dena. Lekuko hori badago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia izenburuko lanean, 158. or.:

Txasparrena
DOC.: Chasparrena (1295).
OBS.: Viña y cimaquera en "el terminat de Chasparrena" (1295).
Nahiz eta lekuko bakarra izan, toponimoa oso gardena da, euskal antroponimiaren ezagutza izanez gero. Antroponimo hipokoristiko galdu bat izango genuke, *Txaspar, eta ohikoa den atzizkia, jabetasuna adierazteko, -(r)en + -a artikulua. Antroponimo ezezagun honen jatorria Gaspar izenean dago, Errege Magoetako bat, eta *Txaspar izenaren bitartez badakigu Gaspar ezaguna zela euskal lurretan, *Txaspar sortzeko. Hipokoristikoa egiteko erabilitako ezaugarria da hasierako kontsonantea sabaikaritzea, g- > tx-. Oso bilakaera ohikoa da, esaterako blog honetako Txarti antroponimoa, Marti antroponimotik eratorria.

Musategi toponimoa

 Bi dira Bizkaian Musategi toponimoa duten lekuak, Elorriko pinudi bat eta Busturiko baserri bat.
Azken toponimo honen lekukoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Musategui [N, TO]
Musategui (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs. -/Busturia, a.1745,
FogVizcayaMs. -/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.

Musategui [N, NO]
Musategui (Domingo de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Musategui (F(ernan)do de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (Ynigo de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Azken 400 urte inguruan toponimoak ez du jasan inolako aldaketarik eta, beraz, ez dago zalantza izaterik. Bi elementu lituzke, musa- eta -tegi. Azken hau oso ezaguna da eta toponimian ohikoa, baina hasierakoa ez. Etxe izena zenez, oso arrunta zen jabearen izena izatea, eta orduan *Musa antroponimoa izan liteke. Oso antzeko gizon izen bat bazen Erdi Aroan, arabiar jatorriko Muza, J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesiko 471. orrialdean ikertua:
Muzza (m.)
Documentación: lantado de Muzza a. 1222(or.) CDSVicenteOviedo 2,116 n°67.
Origen: De MÚsÁ, forma árabe de MOYSES (—> Museo)
Es dificil de precisar si la única constatación asturiana de este nombre árabe posterior a 1200 hace alusión a un personaje vivo por entonces o se trata de una referencia toponímica plenamente consolidada desde épocas anteriores, en las que ya se testimonia este antropónimo en Asturias (Muza s.11 CDSVicenteOviedo 1,66 n°26; en un original, in castrillo de Muza a.1081 (or.) CDCatedralOviedo 1,246 n°85, aunque el documento hace referencia al territorio castellano). Es, en todo caso, uno de los contados ejemplos de antroponimia árabe de origen meridional peninsular que han podido ser recogidos en Asturias (—> Amet), aunque no es raro en documentación leonesa de siglos anteriores (Aguilar Sebastián 1994: 536).
Desde el punto de vista formal Muzza, como su homófona castellana Muza, implica una evolución fonética plenamente regular en lo que se refiere al paso del árabe al romance, contexto en el que debe entenderse la evolución particular de la sibilante originaria.
Musategi toponimoko antroponimoa Musa izango zen, <s> txistukariduna, erdaraz ez bezala. Euskal Herriko antroponimian badira antroponimo honen lekuko gutxi batzuk, grafia ezberdina dutenak. Leireko agirian zaharretan badira Muça, 43. agirian eta Muça de Subpenna 34. agirian. Iratxeko agirietan badago Muça Lopiz, 10. eta 26. agirietan. Baina Iruñeko katedraleko agiri bilduman bada Mussa Gutia, 453. agirian.
Musategi toponimoari esker badakigu Bizkaian ere ezaguna zela Musa antroponimoa, nahiz eta lekuko antroponimikorik ez utzi lurralde horretan.

sábado, 19 de septiembre de 2020

Kulpitua toponimoa

 Kulpitua tontor baten izena da, Eako mapa toponimikotik jasotakoa da.

Izenak pulpitu hitza gogorarazten du, gertatuko aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokiona da. Dirudienez, pulpitu > kulpitu aldaketa izan da, bi herskari ezpainkarien disimilazioak eraginda, p-p > k-p. Ez da aldaketa arrunta, baina badaude hitz horrekin gertatutako beste lekukoren bat, Kurpitugaña toponimoa bezala, Gipuzkoan.
Toponimo honetan aldaketa gehiago izan dira, Kulpitua toponimoari gertatuaz gain. Biak tontor izenak dira eta badirudi pulpitu hitza egokitzat hartua zela horrelako lekuei izena emateko orduan.

Juantxunena toponimoa

 Mungiako etxe izen hau behin agertu da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Juanchunena [N, TO]
Juanchunena+ (la casa de) [Berreagas (varrio de)] [Lemoniz (casas avecindadas a)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Elementuen banaketa eginez gero, juantxun- + -(r)en + -a bezalako egitura genuke, ohikoa etxe izenetan. Beraz, Juantxun antroponimoa izango zen, eta badira Erdi Aroko hiru lekuko P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bilduak, 222. orrialdean:
Juantxun (Juan): Juanchun d’Elorduy, Juanchun de Yraçabal, Juanchun de Ugarteçabal (Oñ., 1489, Zu., 1994, 34, 262 eta 266. or.).
Salaberriren arabera, oinarriko antroponimoaz gain, atzizki bat izango luke, -txun, atzizki elkartua, -txu + -on atzizkiekin osatua. Beraz, Juan + -txun elkarketatik sortuko zen Juantxun hipokoristikoa, aldaketaren beharrik gabe.

viernes, 18 de septiembre de 2020

Txantonsolo toponimoa

 Txantonsolo toponimoa Bizkaikoa da, Ea herrikoa. Eako mapa toponimikotik jasoa da.

 Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoaren egitura gardena da eta, beraz, aldaketa larririk gertatu ez bada, hemen proposatuko den etimologia egokia izan daiteke.
Toponimoak bi elementu lituzke, txanton- eta solo. Azken hitza soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera da, baina interes handiagoa du lehenengo zatiak, Txanton antroponimo hipokoristikoa delako. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago, 58. or.:

Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Beraz, Anton > Txanton aldaketa gertatu da, hipokoristikoa dela erakusteko palatalizazioaren eransketa izan da hitz hasieran, Txandre antroponimoari gertatu bezala, hutsetik palatala gehitua delako.
Antonen hipokoristikoa Antxon izan ohi da, eta ikus daitekeenez, palatala herskari horzkarian kokatu ohi da.
Beraz, Anton izenak bi hipokoristiko izan ditu, gutxienez, bietan palatala jaso du, batean hitz hasieran, Txanton izenean, eta bestean hitz barruan, Antxon izenean.

Terren antroponimoa

 Erdi Aroan gutxitan agertu arren badira Terren antroponimoaren lekuko batzuk, ingurune erdaldunean. Archivo General de Navarra (1194-1234) liburutik hartuak dira bildu diren bi lekukoak, Terren Çapatero, 67. agirian, 1209. urtean eta Terren, gerno Aparicii de Miraglo, 228. agirian, 1229. urtean.
Argi geratzen da hor ez dagoela euskal izenik, baina azaltzea merezi du, antroponimia kontuan mailegaketa oso ohikoa izaten da eta askotan euskal izenen sorburua ez dago euskaran bilatzerik, beste hizkuntza batean baizik.
Antroponimo honen jatorria Pirinioz iparralderago bilatu beharra dago, Thierry izenean zehatzago. Azalpen osoa Julio Viejoren tesian bada, La onomástica asturiana bajomedieval, 527. or.:

°Terrin (m.)
Documentación: En funciones de patronímico mulier de Martinus Terrin [s.12-13(or.)] CDSVicenteOviedo 2,207 n°139, ejemplo único.
Origen: De un nombre galorrománico Thierry, Thérry (Dauzat 1951: 568-569; Dauzat 1977: 85, 121), de origen germánico.
Nuevo ejemplo de préstamo antroponímico europeo documentado en Asturias a caballo entre los siglos XII y XIII, aunque en fecha imprecisa, y únicamente como patronímico. Al igual que otros de similar estructura fonética (—> Aceclin, Emerin) en su adaptación al romance vernáculo la terminación originaria en [-í] tónica recibió el añadido de una consonante de apoyo [-n] análoga, por ejemplo, a la del frecuente sufijo diminutivo.

martes, 15 de septiembre de 2020

Itxaskue toponimoa

 Itxaskue izeneko baserria dago Usurbilgo herrian, Gipuzkoan.
Badago XVII. mende hasierako lekuko bat, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:

Usurbil con cuatro barrios. Villa.
25. La casa de Achega A de parientes mayores, Paris, Troya, Babilonia, Infanzon, Juan de Unzarena, Bursar, Gaztañaga, Olloqui, Olarria, Arrazain, Ibarrola, Aniceta, Itsascue, Yarza, Sagastizar, Alarrun, Asteasuainzarra, Ugarte, Vizcarret, Portalea, Achegazarra, Celai andia, Suelo, Arriola, Aguirre. 25.
 Bide batez, toponimoaren lekukoa aztertu baino lehen, badaude etxe izen hauetan izen bitxi batzuk: Paris, Troya, Babilonia... Izen exotikoak dira, beharbada moda baten ondorioak. Eta aztergai den toponimoa, Itsascue bezala agertzen da.
Ondoko lekukoa XX. mendeko bigarren erdikoa da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
ITXASKU ENEA (prop.), Txiki Erdi ballara
 Lekuko honek -(r)en + -a gehiketa jasan du, eta horrek izena zerbait aldatu du.
Lekukoak aztertu eta Itsaskue litzateke, lekukoa ongi jasorik badago, jatorrizkotik hurbil dagoena. Bi elementu lituzke, itxas- eta -kue. Lehenengoan isats hitza izango zen. Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan isats hitzaren hainbat toponimo erakusten du:
337. — isats, itsa(t)s «retama»: Isasa, Isasaga, Isasbiribil, Isasgarat (Isascarate), Isasmendi (Izazmendi), Isaso (Pero Juaynez de Itsasso, 1350), Isagondo, Isasti (Guilisasti); Ichaso-asu, Ichasogoyena, Ichasondo.
 Bigarren elementua -kue, gune ezagunaren aldaera da, bokalarteko sudurkaririk ez du eta hasierako herskaria ahoskabetu da, txistukari ondoan egoteagatik.
Badago oso toponimo antzekoa eta elementu berdinak dituena, Usaskue, blog honetan aztertua. Aipagarriak dira bi toponimoen artean dauden ezberdintasunak, biek elementu berdinak dituztelako. Hasteko, Itxaskue izenak hasierako bokala ez du aldatu, ondoren isats izenaren afrikatua mugitu da, lehenengo frikari afrikatuz.

Isuskolurra toponimoa

 Erdi Aroko toponimo hau Oiartzun aldekoa izango zen. Bi lekuko ezagutzen zaizkio, iturri berekoak, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtean. Lehenengo lekukoa 79. orrialdean dago:

La tierra e mançanal que tiene entremedio del camino que va de Olaalde a Veorraça e las tierras de Ysuscolurra, qu’es de Martín de Portu, e la tierra de Alçibar e el rrío, estimaron en tres millares pequennos: III U pequennos
Bigarren eta azken lekukoa, 109. orrialdean dago:
Ysuscolurra estimaron ser tierras de dozientos pies de mançano. Estimaron a la tierra en tres millares pequennos. Cargaron a la arboleda mançanal vn millar e medio. La tierra con su mançanal, quatro millares e medio: IIIIº U e medio

Aztertzeko izena Isuskolurra da, bi elementu lituzte, isusko- eta lur, -a artikulua ahaztu gabe. Lur hitza ezaguna da, izen arrunta da eta ez du iruzkin gehiagorik behar. Lehenengo zatiak badu esatekorik, Itsusko antroponimoa litzateke, Mitxelenak aipatua bere Notas lingüisticas a Colección diplomática de Irache lanean:

En el mismo § 5, al hablar del sufijo -sko, ampliación de -ko, podría haberse citado Ychusco, atestiguado como D.ª (?) Higgusco en San Millán (Complemento, núm. 30, 1085), en Guillem Arnalt, dicho Ychusco (Brutails, 44, 1354, merindad de Estella): cf. vasc. itsu, itxu ‘ciego’.

Baina Alfonso Irigoienenek beste iritzi bat zeukan antroponimo honi buruz, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuan agertzen den bezala:

Ychuste de Echeuetea a.1366 PoblNavarra 531, formado a partir de itsusi / itxusi ‘feo’, como primer miembro de derivado ichus-. Véase Ychusco en (+ -ko).

Beraz, Mitxelenaren arabera, oinarrian itsu zegoen, baina Irigoienen arabera itsusi. Ezin ziurtasunik izan, Itsusko bi eratan azal daiteke: itsu + -sko edo itsus(i) + -ko, Itxuste antroponimoa bezala, Esuste toponimoan agertzen omen dena.
Isuskolurra izenean Itsusko antroponimoa izango zen, euskal etorkikoa, baina oraingoz azalpen zehatza lortu ez duena.

sábado, 12 de septiembre de 2020

Bereterbide toponimoa

 Bereterbide izeneko baserria bada Tolosan.
Bildutako lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa litzateke, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:

Tolosa. Villa de las 18.
60. La casa de Yurramendi A, Andia A dentro d. la villa, Arteagaechea tambien es dentro de familia muy honrada, Assurcia, Beretervide, Urquizu garaicoa, Urquizu azpicoa, Verasivia garaicoa, Verasivia azpicoa, Muñita...
XX. mendeko bigarren erdikoa da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan jasoa dena:
BERETERBIDE (BETERBI) (2 viv.) (prop.), San Esteban ballara
 Azken lekuko honetan dago ahozkoa den aldaera, Beterbi, laburketa bat, bokalarteko /r/ galdu ondoren bi bokal berdinak batu ziren eta bokalarteko /d/, azken silabakoa galdu ondoren bi bokalak batu ziren.
Toponimoaren analisiak ez du inolako zailtasunik, bereter + bide. Bereter izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Iparraldeko eta Nafarroako hitza da, ez da oso hitz erabilia, baina lekuko zahar guztiak lurralde horietakoak dira. Baina aztergai den toponimoak erakusten du hitz hori lehenago hedatuago zegoela, eta Gipuzkoan ere ezezaguna ez zela.

viernes, 11 de septiembre de 2020

Uztaeta toponimoa

 Uztaeta Aiako toponimoa da, guztira hiru izan dira Uztaeta dutenak, hirurak baserriak: Uztaeta, Uztaetaberri eta Uztaetaburu.
Badaude lekuko zaharrak, XVI. mende bukaerakoak. Millares de Usurbil 1562 izeneko lanean BAP aldizkariaren 1978. urtean argitaratuan badaude 1577. urteko bi lekuko: Uztaetaburu, 595. orrialdean eta Uztaeta, 596. orrialdean.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, bi elementu lituzke, uzta izenaz gain, -eta atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, uzta izenaren lehenengo lekukoa Leizarraga litzateke, 1571. urtekoa. Beraz, Uztaeta toponimoa izan liteke uzta-ren bigarren lekukoa, oso urte gutxiko diferentziarekin.

Amumasolo toponimoa

 Toponimo hau Eako mapa toponimikoan agertzen da, beraz, lekukoa gaur egungoa da, ez dago lekuko zaharragorik.
Amumasolo agertzen den irudia:

Toponimoak bi elementu lituzke, amuma- eta solo, azken hau soro ezagunaren sartaldeko aldaera da. Interes handiagokoa da lehenengo zatia, amuma-.
Orotariko Euskal Hiztegian bilaketa egin eta ez dago, baina bada amuna, amona hitzaren aldaera. Euskal izen arrunta bada, baina Amuna antroponimoa ere izan zen Erdi Aroan eta hainbat toponimo sortu zituen, batzuk blog honetan aztertuak.
Baezpada, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) delakoan bilaketa egin eta, berriz, ez dago amuma, Eako inguru horretan amoma da erabiltzen den hitza amona esateko.
Toponimoaren amuma- loturik dago Amuna antroponimoa edo amuna izen arrunta. Aldaketa bakarra, un- > um- izan da, Gazume toponimoan bezala.
Beharbada egun erabiltzen den amoma hitzaren aurreko aldaera *amuma izan zen, gero, asimilazio bokalikoaren eraginez /o/ bihurtua: amuna > *amuma > amoma, a-u-a > a-o-a. Toponimoak gordeko luke aldaera zahar galdua, baina horretarako datu gehiago beharrezkoak lirateke.
Badago toponimo paralelo bat, Donostiako Atxumaitz toponimoa. Bere oinarrian, proposatutako etimologiaren arabera, aitona izena izango zelako. Bi toponimoek aldaketa bera jasango zuten, un- > um-.
Laburtuz, Amumasolo toponimoko oinarria Amuna/amuna izena izango zen, beharbada antroponimoa, baina ezin da alde batera utzi izen arrunta izatea, 'amona'.

martes, 8 de septiembre de 2020

Jaunsola toponimoa

 Leintz inguruan zegoen toponimo honetaz hiru lekuko daude, guztiak agiri berean, Archivos Municipales (1260-1520): Antzuola (1489-1497), Aretxabaleta (1506), Eskoriatza (1260-1519) y Leintz-Gatzaga (Salinas de Léniz) (1372-1516) izenburuko liburutik hartuak, 19. agirian, 1497. urtean:

... e dende vimos otro mojon en la desçendida de un otero que se dezia Ayçorroz, a la parte de Leniz, que parte con Sallinas e donde fuymos a otro mojon ençima
de una syerra que se dezia Larreederra, que paresçe parte término con Sallinas; e ansy andando biendo los dichos mojones nos sennalaron, non yendo nosotros a los mojones nin biendolos, salvo deziendonos los mojones seguientes: a la parte que le dezian de Alabita, que le dezian e llamavan el mojon de Yraçaval, e dende adelante otro mojon en Jaunsola, a do dizen Arrividina, el qual está paresçe junto con un açebo; e dende en la dicha Jaunsola otro mojon donde se llama Errecabeguia de Jaunsola;
Badago beste lekuko bat izan daitekeena, baina ez da ziurra, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan badago Jausola deitura:
Jausola [N, NO]
Jausola (M(a)r(ti)n de) [Zelaieta (la caseria de) (pr.n.res)], Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Nahiz eta lekuko gehiagorik ez izan, toponimoa erraz analizatzekoa da, euskal antroponimia zaharra ezagutuz gero. Bi elementu lituzke, Jaunso antroponimoa eta ola, izen ezaguna eta oso arrunta toponimian.
Jaunso izenak, bere aldetik, bi elementu baditu, jaun eta -so atzizkia. Bi lekuko baino ez zaizkio ezagutzen, A. Irigoienek erakutsiak, De re philologica linguae uasconicae V izenburuko liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica lanean bilduak, 20. or.:
Iaunso hic rouorauit a.956 ChartValpuesta 33, Jaunso de Calullano [a.1108] DocLeire 222, frente a: Jaun Belça [a.1235-1236] CD PrioradoNavarra 263 [con jaun ‘señor’ como praenomen].
Oso lekuko gutxi ezagutzen zaizkio eta lekuko toponimikoak ere, ez dira asko, Jaunsola toponimoaz gain, badago Jaolatza toponimoa, blog honetan aztertua.

Ameri toponimoa

 Ameri izeneko toponimoa badago Donostian eta Berastegin, beraz, toponimo gipuzkoarra da. Donostian Ameri izeneko erreka dago, eta baditu bi toponimo eratorri, Ameribea eta Amerigoia, biak baserri izenak. Berastegin, aldiz, Amerialde izeneko auzo bat dago.
Donostiako toponimo hauen lekuko zaharragoak badaude Donostiako toponimia (1995) izeneko lanean:

AMIRI BEHEA: Amiri behea (U.T.); Ameri-bia (1989, D.U.T.B.). 64-28-2, m. B-6.
AMIRIERREKA: Amiri erreka (U.T.), Ameri-erreka (1989, D.U.T.B.). 64-28-5, K. A-6.
AMIRI GOIA: Amidia-goya (22) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Amiri goia (U.T.); Ameri-goya (1989,
D.U.T.B.). 64-28-2, m. B-6.

Toponimoaren oinarrian badaude aldaketa batzuk, bi fonematan eragina izan dutenak, batetik erdiko silabako bokalean, e/i txandaketa dagoelako, bestetik azken silabako dardarkariari dagokiona, r/d txandaketa delako. Azken hau ezaguna da, batez ere, Gipuzkoan gertatzen delako. Adibidez, Agaratxonea toponimoa *Agadatxo izango zen garai batean, gerora /d/ gailendu bazen ere.
Lehenengo txandaketak interesa badu, izan ere, hemen proposatuko den etimologiaren arabera, bokal hori jatorrian /e/ zelako, gerora /i/ lehian izango zen, asimilazioaren bitartez: e-i > i-i.
Etimologia aurkitzeko, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan badago aipu labur bat Ameri toponimoa azaltzeko gakoa dena:

599. — *zaldu, zaltu. La última var. en ronc. «arboleda donde sestea el ganado»: Zaldo, Zaldu, Zaldua, Zaldualde, Zalduegui, Zalduendo (top. Zalduhondo en Al., 1025); final en Imirizaldu, quizá con un antropónimo (Aimery, Emery). 
Aipatzen duen Aimeri, Emeri ongi egokitzen zaio toponimoari, nahikoa litzateke hasierako silabaren diptongoa soiltzea, eta hori ez da fenomeno ezezaguna euskal toponimian, esaterako, Azpeitia herri izenaren hasierako elementua haitz delako.
Laburbilduz, Aimeri, Emeri antroponimoa igaro zen Donostian toponimoa izatera, beharbada hasieran etxe izena, eta ondoren hedatua, Ameribea eta Amerigoia izenek erakutsiko luketen bezala.

sábado, 5 de septiembre de 2020

Dima toponimoa

 Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa.
Toponimo honen lehenengo lekukoa XII. mendekoa litzateke, Toponimia Medieval en el País Vasco. Letras B-G liburutik hartua:

DIMA. DIMA. B
GARCIA GARCEZ DE FUSTO C. GARCIA NUNNUZO DE BEGONIA C. DON LOP DE ARANZAZU C. DON SANCIO DE DIMA C.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 391, AÑO: 1162.
“VID (STA. MARIA DE LA VID, BURGOS)”.
NOMINACION:

Erdi Aroko lekuko batzuk gehiago badaude Colección Documental de los Archivos Municipales de Guerricaiz, Larrabezua, Miravalles, Ochandiano, Ondárroa y Villaro izeneko liburuan, aipuak ez dira gutxi, lehenengo agirikoak hauek lirateke, 4. agirian, 1455. urtean, Pero Errçila, fiel de la anteiglesia de Dyma. XV. mendea bukatzear denean, beste lekuko batzuk gehiago, 8. agirian, 1497. urtean:

omes buenos vesinos de la anteyglesia de Sant Pedro de Dima,
[...]
e de la dicha anteyglesia de Dima sobre los montes e terminos de entre las dichas partes
[...]
fize fee en como los de la dicha anteyglesia de Dima en presençia tenian el dicho poder, para lo susodicho, fuerte e firme, de los de la dicha anteyglesia de Dima.
Lekuko zaharrak ezagutuz gero, toponimoa ez da batere aldatu azken mendeetan. Horrek analisia zailtzen du, jakinik oso gutxi direla d- hasiera duten toponimoak. Hauetako asko done (edo dona) hitza dute, baina ez da Dima-ren kasua.
Hurbilen dagoen euskal hitza, dema litzateke, baina arazo batzuk baditu: toponimo bihurtzeko ezegokitasuna, dema hitzaren jatorri mugatua, /e/ bokalaren aldaketa azaltzeko zailtasuna...
Egokiena litzateke beste azalbide bat bilatzea, eta hau antroponimikoa izan daiteke. Horretarako izen greko bat izan daiteke egokia, Didimo, eta izen hori zuten bi gizon izan ziren euskal lurraldetik ez urrun bosgarren mendean. Batetik, Auñamendi entziklopediak aipatzen duen Didimo:
DIDIMO
Obispo que ocupó la sede episcopal de Calahorra en el año 490.
Bestea da Julio Caro Barojaren Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina izeneko liburuan aipatzen duena, 146-147. orrialdeetan:
Al tratar de los nombres de «Barañain» y «Barañano» (págs. 69, 85), pensamos en «Veranianum» como base. Pues bien; sabemos que en el año de 404 los suevos, vándalos y alanos fueron contenidos en el Pirineo en su intento de pasar a España por las huestes de dos patricios hermanos, de raza española, que se llamaban, precisamente, «Didimus» y «Veranianus», sobrinos de Teodosio el Grande, muertos después por orden de Constantino el Usurpador. La acción de ellos se ha localizado en los Pirineos orientales por lo general. Pero sería muy posible, en vista de este dato, que también hubiera tenido lugar parte de la lucha en el clásico punto de invasión por la zona occidental: Roncesvalles y el camino de Astorga a Burdeos señalado en el mapa VIII. Didimo y Veraniano debían de poseer grandes propiedades y muchos siervos para poder retener a los bárbaros con sus recursos privados. No se ha le creer que todas ellas est[a]rían en la misma región. En el siglo IV, a comienzos del V e incluso después, una familia rica tenía veinte, o treinta, o cuarenta tierras, fincas, villas dispersas por una o varias provincias del Imperio.

Aipagarria da egiten duen lotura, Didimoren anaia, Veranianus, eta Barañain, Barañao euskal toponimoekin. Bide antzekoa eginez, Didimo eta Dima uztartuko ditugu. Dima izenean, dirudienez, ez dago atzizkirik. Erromatar garaian bazen ohitura jabearen izena jartzea, atzizki beharrik gabe. Horrelako toponimo batzuk ezagunak dira, hala nola, Via Augusta, Augusto enperadoreagatik eta Antonia gotorlekua, Marco Antonioren omenez deitua. Eredu bera aplikatu eta Didimo antroponimotik (villa) *Didima bezalako toponimoa sortua izango zen. *Didima > Dima bilakaera erraz azaltzen da, dela haplologia gertatuz, hau da, bi silaba berdin bat bihurtuz, Malkorri toponimoan bezala. Edo bestela, Didimoren azentua lehenengo silaban omen zegoen eta orduan, azentuaren indarraz bigarren silaba desagertuko zen, nahiz eta hau beharbada, euskararen ezaugarria ez izan, baina izena jatorriz, latinean erabilia zen. Edonola ere, laburketa gertatuko zen eta aspalditik geratuko zen ezaguna den izen bakarra, Dima.
Ezin aipatu gabe utzi antzinako hiri baten izena, Didima, egun Turkiako lurraldea den eremuan zegoena. Hiri zaharretik hurbil Didim izeneko hiria bada. Euskal Herrian badira hiri ospetsuen izenak dituzten herriak, Gordoa (Araba) Espainiako Córdoba hiri izenarekin lotua dago, Gipuzkoako Tolosa... Baina antzinako Didima hain ezaguna zen Bizkaiko herri bati izena emateko? Didimo, ikusi den bezala, ez zen inguru honetan izen ezezaguna duela 1500 urte eta horrek ederki azaltzen du Dima, urruneko Didima galduaren beharrik gabe.

viernes, 4 de septiembre de 2020

Etume toponimoa

 Etume da Donostiako auzo bat, eta gainera Etumeta toponimoa bazen Errezilen, Etumetabenta, Etumetaerdikoa eta Etumetazarra baserriak badira, ahaztu gabe Etumetako barrutia izeneko aurkintza.
Donostiako toponimia (1995) izeneko lanean badira Etume toponimoaren lekuko zahar batzuk, ez oso zahar, baina:

ETUME: Etume (1825, parage, D.U.A.-C-5-II-1715-5), Etume (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Etume (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Etúme (64) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Etume (1864, Casa de labor, N.P.G., 66 orr.); Etume (1989, D.U.T.B.). 64-12-4, M. D-3.

Gainera, Etxumetxabal izeneko toponimo eratorria ere bada:

ETUMETXABAL: Etumetxabal, Gurrutxategi, Gorrotxategi berri (1989, D.U.T.B.). 64-12-4, m. D-3.

Toponimoa zaharra da, Donostiako Etume izenak gutxienez baditu 200 urte, baina ziurrenik askoz lehenago sortu zen, hemen aurkeztuko den etimologia kontuan harturik. Bi elementu lituzke, baina hainbat aldaketa gertatuko zitzaizkion. Et- 'hegi' + une > *Etune > Etume, bilakaera ez luzea, baina nahikoa hasierako elementuak iluntzeko. Lehenengo aldaketa hegi hitzean dago, blog honetako beste toponimo batzuetan berdin gertatu dena, Ekaitz edo Etarte toponimoetan bezala. Baina badago hurbilago dagoen bat, Etun, hain zuzen. Elementu berdinak izan zituzten baina batean une zena, bestean un baino ez zen. Eta un > um bilakaera ondoren etorriko zen, Gazume edo Oialume toponimoetan bezala.

Eguneraketa (23-11-10):
Sarrera honetako lekuko zaharrena XIX. mendearen hasierakoa da, baina bada beste lekuko bat, askoz zaharragoa, 1452. urteko agirian batean dago, Ubitarteko apeoan, 19. or.:

Ytten, en el lugar que dizen Hetume un pedazo de tierra con fasta diez robles, que sollía tener e poseer el dicho Juan López de Lasalde, que ha por linderos: por la una parte tierras e robeldades del dicho Juan López, e por todas las otras partes tierras e exidos comunes del dicho conzejo.
Lekuko gehiago daude, batzuk 22. orrialdean:
Ytten, enzima de Alzola, en el lugar que dizen Hetume, una tierra e manzanal que sollía tener e poseer Peruste de Alzola en que están plantados fasta cient pies de manzanos, que ha por linderos por todas partes tierras e exidos comunes del dicho conzejo.

Ytten, en el dicho lugar de Hetume ottra tierra e manzanal que sollía tener e poseer el dicho Peruste, que ha por linderos por todas partes tierras e exidos comunes del dicho conzexo, en que están plantados fasta cient e sesenta pies de manzanos.
Azkenik, Sohetume toponimo eratorria dago 19. or.:
Ytten la tierra e castañal de Sohetume donde están plantados fasta  veinte y cinco pies de castaños, que sollía tener e poseer el dicho Juan López de Lasalde, que ha por linderos: por devaxo el arroyo de Potoayz, e por la una costanera tierras e robeldades del dicho Juan López, e por todas las otras partes el camino que va [de] Ygueragoeta al somo de Ysasi.
Beharbada agertzen den <h> hori bat dator egiten zen ahoskapenarekin, hasperena oraindik bazelako eta horrek baieztatuko luke proposatutako etimologia, oinarriko hitza hegi izan zitekeelako.
Bigarrena, Sohetume, so- 'azpi' erdarazko preposizioa izango zen, antza.

martes, 1 de septiembre de 2020

Ekain toponimoa

 Ekain Debako toponimoa da, haitzulo bat eta aurkintza bat izendatzeko erabilia. Badago, gainera, Ekainburu izeneko bizkarra, hegia, Errezilen.
Toponimoa, dena den, ospetsua egin zen duela hamarkada batzuk, Ekaingo haitzuloan Goi Paleolitoko labar-pinturak aurkitu zirelako.
Azterketa etimologikoa egiterakoan, nabarmena da ekain izenarekin, urteko seigarren hilarekin duen homofonia. Baina horrek ez du esan nahi toponimoa horretan hilaren izena dagoela, nahiz eta, beharbada, eraketa antzekoa izan.
Blog honetan aztertutako toponimo gehienek bezala, Ekain izenak bi elementu lituzke, baina hasierakoa ez dago osorik. Ekaitz, Etun edo Etarte toponimoetan bezala, oinarrian et- 'hegi' + gain > Ekain sortuko zen, okin, ot- 'ogi' + -gin den bezala.

Usaskue toponimoa

 Usaskue Errenteriako baserri izena da, eta gainera, badago Usaskueaundi izeneko baserria Usurbilen.
Errenteriako toponimoaren lekuko zaharrak badira, eta horrela, Usaskue lehenengo aldiz XV. mendearen bukaeran agertzen da, 1495. urteko Unsacue. Hurrengo lekukoa 1551. urtekoa da eta egun bezalakoa da, Usascue bezala jarria delako. Oro har, toponimoak ez du aldaketa nabarmenik erakutsi azken mendeetako lekuko ugarietan, baina hasierakoa azaldu beharra dago, besteetatik aldentzen delako. Bi aukera daude, lekukoa fidagarria izan ala ez. Arrazoiak badira aldaera txartzat hartzeko, batetik, besteetan aurkitzen ez den sudurkaria dagoelako, azaltzeko zaila dena. Gainera, bigarren elementua gune ezagunaren aldaera bada, zerk eragin du belarearen ahoskabetzea? Hemen aurkeztuko den etimologiaren arabera, isats + gune hitzak elkartuz osatu da Usaskue. Normalean, *Isaskue sortuko zen, baina hau, gure ustez, hasierako toponimoa izan zen. Ondoren, bokal asimilazio bat gertatu zen, i-u > u-u, Jandustegi toponimoan bezala. Aldaketa hau ez da batere ohikoa, baina adibideek erakusten dute gertatu egin dela, baina oso gutxitan.