martes, 17 de septiembre de 2019

Lorategi toponimoa

Toponimo hau behin jasoa da, Bizkaiko Ajangiz herrikoa, XVIII. mende bukaeran. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jaso zen guregana heldu den lekukoa:
Lorateguieta [N, TO]
Lorateguieta (la casa de), Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, toponimoaren egitura erabat gardena da eta horrek esan nahi du analisia aski erraza dela edozein euskaldunentzat. Toponimoa bi elementuz osaturik izango zen, lorategi hitz elkartua eta -eta atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren lekukoak aztertu eta Lorategieta litzateke lorategi izenaren lehenengo lekukoa, hiztegiaren lehenengoak XIX. mendearen hasierakoak direlako. Beraz, urte gutxigatik bada ere, toponimo honek lorategi izenaren data urte batzuk atzera eramaten gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario