2. "Sustraittu, conseguir algo, hacerse con algo difícil de tenerlo. Non sustraittu ote ditto olako gaztañaga luze ta ariñek?" Asp Leiz2.Azken hau gaztelaniazko sustraer aditzaren mailegua dela ematen du, eta gauza bera esan liteke Ostraidua toponimoaz. Bi izan dira gertatutako aldaketak, txistukari disimilazioa, oso bilakaera ezaguna euskaraz, Antso 'Santxo' antroponimoan ikus daitekeenez bezala. Bigarren aldaketa bokalikoa izan da, lehenengo lekukoak /u/ bokal jatorrizkoa bazuen ere, laster aldatuko zen eta hala gorde da mendeetan zehar.
Toponimoa horrela izendatzeko, Bermeoko toponimiari buruzko orrian arrazoia aipatzen dute, "XVI. mendetik aurrera, Bermeo eta inguruko elizateen arteko jurisdikzio auzietan behin eta berriro azaltzen den leku-izena da, Bermeoren jurisdikzioaren mugan baitago". Beraz, toponimoa egon zeneko lekua auzi iturri izan da aspalditik, eta hala islatu zen lekuaren izenean, izaera gatazkatsu honen ispilu argia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario