viernes, 11 de diciembre de 2020

Txiriboketa toponimoa

 Zornotzako toponimo honek lekuko bakarra du, Chiriboqueta, 1909. urteko lekukoa. Beste lekukorik ez badago ere, toponimoaren analisia, ezustekorik gertatu ezean, ez da zaila, hitz zahar bat ezagutuz gero, txiriboga:

txiriboga.
Etim. Para su posible origen en synagoga, v. SHLV I 108s.
(Aizk, H (<ch->), A), txiologa (A, que cita RS).
Mesón. "Mesón, taberna" A. Azkue, que cita a Labayru (Hist III 88), da para txiriboga la traducción errónea de "vino para enfermos".
Txiologako mirabeak gau txaburra ta egun luzeak. "La sirvienta del mesón" . RS 487. (según el ed. J. A. Lakarra, se trata de errata por txiriboga) Txiologa edo ostatu-etxe batean sartu da. Erkiag BatB 167. Txiologa apal batean topau dau beretzat abiatxua. Jan ta lo egiteko alogua. Ib. 169.

Hitz honek utzi duen lekukotza nahiko txikia da eta Txiriboketa toponimoaren lekukoa, horregatik, inportantea da hitz honen historian.
Toponimoan, beraz, txiriboga + -eta izango genuke. Aldaketa bakarra izenaren azken belareari dagokio, ziurrenik bokal asimilazioa gertatu da, g-t > k-t, edo beharbada toponimoa Chiribogueta idatzi nahiko zuten eta akats bat gertatuko zen, bi idazkerak oso antzekoak direlako.

Eguneraketa (2026-03-11):
Sarreran lekuko bakarra zegoen, XX. mende hasierakoa, baina ziurrenik toponimoa Lemoakoa zen, hangoak dira bost lekuko zahar, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan agertzen direnak: 

Chiribogueta [N, TO]
Chiribogueta (la casa de) [Asua y Uribarri (uarrios de)], Lemona, a.1704, FogVizcayaMs.
Chiribogueta(varrio de), Lemona, a.1745, FogVizcayaMs.


Chiruboqueta [N, TO]
Chiruboqueta (la casa de) [Chiruboqueta (uarrio de)], Lemona, a.1796, FogVizcayaMs.
Chiruboqueta (la ferreria en el barrio de), Lemona, a.1796, FogVizcayaMs.
Chiruboqueta (uarrio de), Lemona, a.1796, FogVizcayaMs.
Herri mugakideak dira, Lemoa eta Zornotza, eta ziurrenik toponimo beraren aldaerak dira. Etimologia ez da ezertan aldatu behar, baina interesgarriak dira agertu diren aldaera berri horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario