Aiorabide toponimoa Munitibar-Arbatzegiko baserria da.
XVIII. mendeko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Ajorabide [N, TO]Erdi Aroko lekuko batzuk badira, XV. mendekoak hirurak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuan aurkitutakoak. Lehenengo biak 24. agirian, 1414. urtean: Pero Martines de Ajoravide eta Juan Sans de Ajoravide. Azken lekukoa, 31. agirian, 1436. urtean: Pero abad d'Ajorabide.
Ajorabide (la casa llamada comunmente), Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Ajoravide (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Ajorauide_Sanjuanena (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Ajoravide_Sanjuanena (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoak, beraz, 600 urte baino gehiago baditu eta aldaketarik ez du jasan. Bi elementu daude izen honetan, euskal toponimo gehienetan bezala. Oinarrian Aiora antroponimoa:
AioraAzken elementua bide ezaguna da. Toponimoaren esanahia argia da, "Aioraren bidea", baina beharbada beste interpretazio bat onargarriagoa litzateke, "Aiora lekurako bidea". Azken azalbide honen bitartez, Aiora toponimoa izango zen. Hala ere, toponimo ustezko honen lekukorik ez dago, baina ez dago oztoporik hori aspaldian izateko.
Ohiko izena Erdi Aroan, Aiororen kide femeninoa. Besteak beste, Leiren dokumentatzen da, 1068an: Johanne Arceiz et Aiora Arceiz de Içiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario