martes, 16 de marzo de 2021

Berazkita toponimoa

 Arabako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dagoena:

BERAZQUITA, 1548, término de la mojonera de Elburgo. TopAlavesa
Toponimoan emakumezko antroponimo bat omen dago, Beraskita hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 137. orrialdean aipatua da, Erdi Aroko lekuko bakar batekin:
Beraskita (Berasko): dompna Berasquita de Guendulain (1142-1150, Ost., 7)..
Dirudienez, antroponimo huts bat baino ez dago toponimo honetan, hau ere ez da batere ezohikoa, blog honetan badira horrela sortutako toponimoak: Gendul eta Amuña toponimoak bezala.
Beraskita izenaren oinarria Berasko antroponimoa da eta -ita atzizki txikigarria ondoren du, erdal jatorrikoa. Aipagarria da txistukaria, beharbada hutsa ez dena toponimoan.
Gaztelaniaz ezaguna zen Velasquita emakume izena, elementu berdinekin sortutako hipokoristikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario