Ibarrangeluko etxe honen izena behin agertzen da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Estebe [N, TO]Toponimoak ez du inolako zailtasunik, jakinik Eztebe antroponimoa dagoela, euskararen barruko bilakaeraz aldatua, A. Irigoienek azaldu zuen bezala. Euskaltzaindiaren web-guneko orrian ez dago lekuko askorik eta Estebe toponimoa gehitzekoa litzateke, nahiz eta lekuko toponimikoa izan, ez antroponimikoa.
Estebe (la casa de), Ybarranguelua, a.1641, FogVizcayaMs.
Aldaketa bakarra txistukariari dagokio, baina hori nahiko arrunta da, herskari aurrean txistukaria neutralizatzea.
Antroponimo berarekin sortutako beste toponimo bat Estebanetxea da, blog honetan aztertua, eta egitura, argia bada ere, ez da oso ohikoa. Kontua da antroponimoa Esteban dela, erdal tradiziotik jasotakoa eta askoz gehiagotan erabilia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario