Larraia da Zizur Zendeako kontzejua, Nafarroan.
Toponimo honen lekuko zaharrena XII. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraia toponimoaren lekuko zahar eta berriak, lehenengoak hauek dira:
larraia, larraya (1101-1300)Ohargarria da toponimoa ez dela aldatu agertu zenetik hona, duela ia milurte bat.
larraia, garcia acenariz de (1110)
pero garceiz de larraya (1232-1251- [1930])
Aipatuko web-gunean ere badaude analisi etimologikoren batzuk, tartean Mikel Belaskorena:
[...]Arazo bat dago proposatutako analisiarekin, inguru berean, kasu honetan Nafarroan, hitzaren bi aldaerak daudela adierazten dute, larrain eta *larrai, baina azken honen lekuko zuzenik ez dago eta gainera, aipatutako beste bi bikoteetan, arrai/arrain, artzai/artzain, Nafarroan sudurkari gabeko aldaera erabili ohi da. Hori aztergai den hitzari hedatuz, Nafarroan *larrai agertu beharko luke, ez beste ezer, baina ezagutzen diren datuek hipotesi hori deusezten dute, Nafarroan ezagutzen den hitza larrain da.
Probablemente 'era', de *larrai, variante de la voz vasca larrain 'era'. Comentario lingüístico: Alfonso Irigoyen (560) que *larrai podría ser variante de larrain 'era', lo mismo que arrai lo es de arrain 'pez' y artzai lo es de artzain 'pastor'. Cita topónimos como Larrayeta en Aniés y Larraia en Morillas (Álava). Traducciones curiosas y explicaciones populares: Las traducciones de este género apuntan hacia la voz vasca larre 'prado' y así encontramos: pradería, pastizal'.
[...]
Saio etimologiko horrek oztopo nabarmena duenez, beste azalbide bat beharrezkoa da. Errazena da susmatzea galera bat gertatu dela, toponimoaren esanahia ilundu duena. Beharbada hasierako toponimoa *Larradia zen, hau da, larra- 'larre' + -di + -a; antzeko bilakaera Sorauren herri izenean dago, jatorrizkoa *Soraguren izango zelako. Baina horrek esan nahiko zuen toponimoak oso garai zaharrean galdu zuela herskaria, oso ohikoa ez dena. Baina azalpen honek ez du aldaera asmatuaren beharrik, euskararen banaketa dialektalaren ezagutzaren aurka sortutakoa, gainera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario