martes, 21 de febrero de 2023

Otaka toponimoa

 Otaka izena dago hiru toponimotan, Otakatxa da Bizkaiko Alonsotegi eta Barakaldoko herrien artean mazela, Otakarro da Aretxabaletako sakonunea eta Otaka soila da Oñatiko aurkintza baten izena.
Hiruretan otaka izena dago:

otaka.
1. (V-oroz, AN, R; Aq (AN); -th- L, BN, S), ottaka (A Apend). Ref.: Bon-Ond 147; VocPir 582; A; Lh (othaka); X. Kintana Iker 10 (1997), 158.
"Árgoma" Aq 648 y A. "Aulaga" Aq 1016. "Ajonc, genêt épineux" VocPir 582. Cf. VocNav: "Aulaga u ollaga (valle de Odieta)".
Otakak obroena du ogei urteren bizia. Mdg 131.

2. "Palo de árgoma" Iz ArOñ.
Hitza bizirik dago, eta leku batzuetako erdaran ere ez da ezezaguna, Laudion esaterako.
Toponimoak azaltzeko, Otakatxa izena otaka + atx 'haitz' + -a bezala analiza daiteke, Otakarro izenean otaka eta arro izan daiteke eta Otaka soilean otaka hitza, besterik gabe.
Otaka bera hitz eratorria litzateke, oinarrian ote eta bukaeran -ka atzizki txikigarria, landare izenetan ez ezezaguna eta batzuetan antroponimian ere agertzen da, Urrekazulo toponimoan Urraka edo *Urreka antroponimoa dago, bere oinarrian urre izena eta ondoren lehenago aipatutako atzizki txikigarria. Antroponimo honetan bukaerako bokala uler daiteke erdararen eraginez, horretan -a delako emakumezkoen izenak egiteko bilakaera ohikoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario