Dendaletxe da Gaintzako baserri bat, Gipuzkoan. Izendegi ofizialeko datuen arabera, lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Dendaleche (1857). XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
DENDALETXE (prop.)Toponimoa ez da aldatu azken 150 urteetan eta izen bakarra dago analizatzeko. Toponimoak bi zati izan ditzake, bukeran etxe izen arrunta dago eta hasieran dendal- da, hori izan daiteke dendari hitzaren eratorpen aldaera:
1. Sastre.Aldaera bera dago blog honetan aztertutako Dendaldegi eta Dendalegi toponimoetan. Bilakaera ezaguna da, euskara > euskal- bilakaera bezalakoa delako.
2. Tendero; comerciante.
Azkenik, gutxienez hiru dira dendal- eratorpen aldaera duten toponimoak eta horrek erakusten du aldaera hori hedaturik izan zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario