Kukullaga da Etxebarriko auzo bat eta Berangoko tontor bat. Azken herri honetan hiru toponimo eratorri daude, Kukullagabarri eta Kukullagazarra baserriak eta Kukullagaerreka, Getxon ere dabilena. Toponimoen lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan daude:
Cucullaga [N, TO]Lekuko hauetan oinarrituta, Berangoko toponimoa Kukullaga bazen, Etxabarrikoa Kukulluaga izan liteke, gerora Kukullaga bihurtua. Hala ere, datu gehiago beharrezkoak dira oinarriaz ziurtasun gehiago izateko.
Cucullaga (tres casas contiguas), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullaga+) (Uicente de Mendiola administrador de las casas de), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullaga_Basartte+) (Poza el molino de la casa de), Berango, a.1704, FogVizcayaMs.
Cucullaga_Goicoa (el molino de), Berango, a.1745, FogVizcayaMs
Cuculluaga [N, TO]
Cuculluaga (la caseria de), San_Esteban de Echabarri, a.1745, FogVizcayaMs.
Cuculuyaga (la casa de), Echauarri (San_Esteban), a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian kukula hitzaren aldaera bat:Berangoko toponimoan kukulla aldaera erabili zen eta Etxabarrikoan kukullu. Alboko hori arkaismo seinalea izan liteke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario