lunes, 5 de enero de 2026

Julianenea eta Julianaenia toponimoak

 Julianenea zen Errenteriako etxe bat, bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak urte berekoak, XVIII. mende bukaeran:

1779     Juliananecoa
1779     Julianenea
Bigarren lekukoan bi aukera daude, Julian eta Juliana antroponimoak, baina besteak egitura argiagoa du eta emakumezkoaren alde egiten du. Beste elementuak genitiboa eta artikulua dira.
Errenteriako mugan Donostia dago eta han zegoen aztergai den beste toponimoa, Julianaenia, XIX. mendeko lekuko bakar batez ezaguna, Donostiako toponimia bilketan lanean aurkitua:
Julianaenia (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).
Lekuko bakarra bada ere, egitura oso argia du eta Errenteriako toponimoaren elementu berberak ditu, nahiz eta azalez ezberdintasun batzuk izan.
Julianaren erabilera arrunta izan da azken mendeetan eta toponimo hauek sortuko ziren garaian lekuko ez gutxi daude, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak jasorik daude:


No hay comentarios:

Publicar un comentario