Arrasateko toponimo zahar hau ez omen da gure egunetaraino heldu, baina lau mendetan iraun zuen, zaharrena XIV. mende bukaerakoa dela, bildutako lekukoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 237. or.:
Toponimoan hiru elementu daude, azkena artikulua, aurrerago hobi hitza eta oinarrian pixa hitza. Bide batez, Orotariko Euskal Hiztegian hitz eratorri bat dago, Arrasateko toponimoaren sinonimoa izan daitekeena:PIXA-ZULO.Orotariko Euskal Hiztegiko pixa hitzaren lekuko zaharrena Voltoireren liburukoa da, 1620. urte ingurukoa eta Arrasateko toponimoarena 1384. urtekoa da, beraz, hitz honen lekukotza bi mende t'erdi aurreratu ahal da.
Hoyo donde se recoge la orina.
Beien atzean erreka txiki bat jarri bear da, bere kasa edo bere gisa, pixa pixa-zulora joateko. Oñatibia Baserria 23.
No hay comentarios:
Publicar un comentario