miércoles, 23 de septiembre de 2026

Santsategi toponimoa

 Santsategi da Amezketako bi etxeren oinarria, Santsategiaundi eta Santsategitxiki. Lekuko gehiago ez dagoenez, oraingoko lekukotza erabiliko da. Toponimoetan, haundi eta txiki adjektiboez gain, Santsategi dago. Garai batean, ziurrenik, etxe bakarra izango zen eta gero, biak bereizteko tamainaren irizpidea erabili zuten.
Santsategi toponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Santsa, Santxa hedatuagoaren aldaera bat, Sansaburu toponimoan ere agertzen dena. Beste aukera bat izan liteke oinarrian Santso izatea eta gero azken bokala aldatzea, Beraskaburu toponimoan gertatu bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario