Petrusenborda da Urruñako etxe baten izena. Lekuko zaharrenak XX. mendearen azken herenekoak dira:
petrusenborda (1970)Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran borda hitza eta aurrerago, Petrus antroponimoa eta genitiboa. Azken honen agerpenak erakutsiko luke toponimoa oso zaharra ez dela, normalean genitiboa eliditzen delako horrelako egitura duten toponimoetan. Hala ere, beharbada *Petrusena etxea izan zen eta hortik sortutako bordari etxearen izen zaharrari borda hitza erantsi zioten, artikulua kenduz.
petrousenborda (1981)
petrusenborda (2004)
Petrus antroponimo zaharra da, Petroren hipokoristikoa da eta P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da, Erdi Aroko lekuko zahar bat emanez, 181. or.:
Petrus: Pettrus de Artteaga (Arra., 1480, Crespo et al., 1996-b, 247, 511. or.).Beste aukera bat dago, aurrekoarekin lotua, Irigarai eta Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean Petrussa aipatu zuten, emakumezko izena, Nafarroakoa.
Blog honetan badago toponimo bat nahiko antzekoa, elementu bertsuak dituena, Peruse toponimoa, baina oinarrian Peru dago, Petriren aldaera ugarietako bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina