Nafarroan sei toponimok dute hasiera otxolo-, Otxoloko barga, Otxoloko itzala eta Otxologain toponimoak Unanukoak dira. Artikutzakoa da Otxoloborda eta Goizuetakoak dira azken biak: Otxoloborda eta Otxolobordako borda.
Lekuko zaharrei dagokienez, guztietan oso berankorra da, askotan XX. mende bukaerakoak, bat izan ezik, Goizuetako Otxolobordaren lekukotza XVIII. menderaino heltzen delako:
osola = otsolo (1750)Lehenengo lekukoa nahasgarria da baina beste guztietan izen bera dago, txistukariaren islapena izan ezik. Ontzat hartzen badugu Otxoloborda aldaera, berarekin daude beste bost toponimoak eta guztiek Otxolo dute hasieran. Orotariko Euskal Hiztegian bilatu eta otxolo izena bada, baina bere erabil eremua aski mugatua da:
ocholo-borda (1829)
ocholoborda (1856)
otxolo.Horrek zalantza pizten du, beharbada garai zaharragoetan askoz hedatuago zegoen baina hori ere ez da nahitanahiezkoa, beharbada hitz hori Gernika inguruko berrikuntza bat zen, gaztelaniazko orzuelo izena gogorarazten du.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
Antroponimiara begirada eginez, Otxoloren antza nabarmena da Otxoa antroponimoarekin eta geratzen da azaldu gabe azken elementua, bukaerako -lo hori, baina hori atzizki hipokoristikoa izan zen P. Salaberrik Izen ttipiak euskaraz liburuan erakusten duen bezala, antroponimo eratorri batzuk badaude: Auriolo, Markolo... Otxoloren lekukorik ez dago baina bere kide zaharragoa izan daitekeena, Otxalo, 162. or.:
Otxalo (Otxoa): Garcia Ochalo (1217, Iratxe, 290). Ikus Irigoien (1995: 19). Ikertzaile honek (1995b: 27-28) Biarnoko Ossau ibarraren izena ere Otsalo-tik eratortzen du, Pirinioetako hizkeretan ohikoa den azken bokalaren galtzapenez eta amaierako albokoaren bokaltzez. Erdi Aroan Ochaloyz eta Ochaleç patronimikoak ere aurkitzen ditugu (Salaberri, 2003: 230).Otxaloren oinarrian otxa- dugu, Otxoa antroponimotik jasoa, baina *Otxolo ere hipokoristikoa izango zen eta oinarria ez zen aldatu izen honetan.
Laburbilduz, Otxoa antroponimotik -lo atzizki gehituz bi hipokoristiko sortu ziren, Otxalo ezaguna eta *Otxolo ezezaguna, lekuko antroponimikorik ez du utzi baina toponimian bere isla geratzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina