Chartichaga [N, TO]Bi lekuko horriek emandako izena zuzentzat hartuz gero, analisirako ordua da. Etxe izena bada, normala litzateke antroponimoren bat izatea, baina arazoa badago, oso argia da bukaeran -aga atzizkia dagoela, baina hasierako elementua, *Txartitx(a)-, ezezaguna da.
Chartichaga (la casa de), Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs.
Chartichaga [N, NO]
Chartichaga (Pedro de) [Chartichaga (la casa de)], Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs.
Txarti antroponimoa bada, baita ere Txarti toponimoa. Beraz, badago oinarri antroponimiko sendo bat. Toponimoaren egitura PI + -aga bazen, ez zen bakarrik Txarti izango, atzizkiren bat ere izango zuelako. Atzizki egokiena, beharbada, -txa izan liteke, Matxitxa antroponimoan dagoena, Matxitxane toponimoan dagoen antroponimo bera.
Beraz, egitura *Txartitxa antroponimo hipokoristiko ezezaguna izango zen, eta azken zatia -aga ezaguna.
Bilakaera osoa jarriz, Marti 'Martin' > Txarti + -txa > *Txartitxa + -aga > Txartitxaga. Hala izan bazen, *Txartitxa hipokoristiko ezezaguna argitara eman dugu, eta baita ere Txartitxaga toponimo zaharra, eta agian galdua, azaldurik geratu da.
Badago beste aukera bat, Martitxa hipokoristikoa ezaguna da, hala agertzen baita P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 210. orrialdean:
Martixa, Martitxa, Martixe(a) (Marti): Martichia de La Carre (Iratxe, 1387, Goih., 1966: 144. Ikus, gainera, 1986: 302), Martixa de Araya (NB, 1396, Goih., 1966: 361), Marticha (Ond., 1495, Enríquez, 1991, 18), Martixa de Joangorena (Ihaben, 1552, At.p., 1., 82), Martixe de beramendi (Arruitz, 1594, Le.p., 1).Atzizkia, -txa izango zen eta bilakabidea: Marti 'Martin' + -txa > Martitxa > *Txartitxa.
Bidea bata edo bestea izan bada, elementuak berdinak izan dira, Marti antroponimoaren hipokoristiko bat eta -txa atzizkia, baina tarteko urratsa Txarti izan liteke edo Martitxa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario