viernes, 29 de noviembre de 2019

Matxitxane toponimoa

Matxitxane Zaldibiko toponimoa da, batetik auzo bat izendatzeko eta, bestetik, trikuarri bat.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, jakinik badela Matxitxa izeneko antroponimo hipokoristikoa, *Matxi 'Martin' eta -txa atzizkiaz osatutakoa. Toponimoan badira -(r)en + -a, jabegoa adierazteko ohikoak direnak etxe izenetan, nahiz eta Zaldibiko toponimoan ez dago etxe izenik, baina bai auzo bat, beharbada etxe bakar batetik hasia, eta etxearen izena erabiliko zuten auzoa ere izendatzeko, baita trikuarria ere.
Beraz, Matxitxane toponimoarekin aberasten da Martin antroponimoaz sortutako izen kopurua, zehatzago, Matxitxa izenetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario