Yten, estimaron la casa de Charti o de Marticho de Rexil dos pequennos: II pequennos.Txarti izenean ez dago atzizkirik, Matxitxo edo Matxitxa izen hipokoristikoetan bezala, esanahi hipokoristikoa eransteko palatalizazio adierazgarria erabilia izan da, m- > tx-; beraz, Marti > Txarti. Gutxiagotan erabilia bada ere, aski ezaguna da, adibidez, blog honetako Txomingotegi toponimoko oinarria, *Txomingo edo *Txomingot(e), Domingo edo Domingot(e) izenetatik.
Dirudienez, Txarti ez da lehenago aztertua izan, baina bai *Txartie, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 62. or.:
Txartie (Pasaiako Txartienenea etxe izenean dagoke, 1867an, Elortegi, 1992: 173).
No hay comentarios:
Publicar un comentario